BIOK TXINGUDIK LA UNICA JASOKO DU PLAIAUNDIN BIHAR
Errugbia

BIOK TXINGUDIK LA UNICA JASOKO DU PLAIAUNDIN BIHAR

Asier Gonzalezen taldeak garaipena eskuratu nahi du berriz ere play-off postuetan sartzeko

Txingudi Errugbi Klubeko Biok Txingudi Plaiaundira bueltatuko da asteburu honetan. La Unica taldea jasoko du etxean, bihar (azaroaren 25ean) 16:00etan. Asier Gonzalezen taldeak garaipena eskuratzeko helburua izanen du, berriz ere sailkapeneko play-offeko postuetan sartzeko.

Iruñeako La Unica taldea izanen da bihar Plaiaundin, Biok Txingudik taldearen kontra lehiatzeko. Sailkapenean puntu bakarreko aldea dute bi taldeek eta partidu borrokatua izanen da biek ere helburu berak izanen dituztelako. Etxekoak, Bilbon jasotako porrotaren ondotik, prest daude euren indar guztiak zelairatzeko eta puntuak irabazteko, sailkapenean gora egiteko.

14 urtez azpikoak Donostian

14 urtez azpiko taldeak aurredenboraldiko azken hitzordua izanen du asteburuan ere. Bihar, 13:00etan, Donostiako Miniestadion izanen dira, Bera Bera eta Gaztedi A taldeen kontrako bi lagunarteko jokatzeko. Honen ondotik, Gipuzkoako Ligari hasiera emanen diote heldu den asteburuan, denboraldiko lehen jardunaldiarekin.

(Argazkia: Freddy Monfoto)

BIOK TXINGUDIK HASIERA EMANEN DIO EUSKAL LIGAKO BIGARREN FASEARI
Errugbia

BIOK TXINGUDIK HASIERA EMANEN DIO EUSKAL LIGAKO BIGARREN FASEARI

Zaisa Txingudik berriz, play-offa jokatzeko eskubidea ematen duen bigarren postua lortzeko lehian segituko du

Atsedenaldiaren ondotik, Txingudi...

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORRAK PLAIAUNDIN ARIKO DIRA
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORRAK PLAIAUNDIN ARIKO DIRA

Biok Txingudik Bera Bera/Ordizia jasoko du eta Zaisa Txingudik berriz, Zarautz B/Beltzak taldea

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako bi...

ZAISA TXINGUDIK ARRATIKO ZEKORRAK GARAITU ZUEN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK ARRATIKO ZEKORRAK GARAITU ZUEN

Igorren aritu ziren bi taldeak elkarren kontra eta 17-20ko markagailuarekin irabazi zuten mugakoek

Zaisa Txingudik garaipena eskuratu zuen pasa den...

ZAISA TXINGUDIK ARRATIKO ZEKORRAK TALDEA BISITATUKO DU
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK ARRATIKO ZEKORRAK TALDEA BISITATUKO DU

Igorren ariko dira bi taldeak elkarren kontra bihar 16:00etatik aitzinera

Zaisa Txingudi, atsedenaldi ttiki baten ondotik, martxan izanen da berriz...

TXINGUDIKO GAZTEAK GARAIPENAREN BILA JOANEN DIRA ASTEBURUAN
Errugbia

TXINGUDIKO GAZTEAK GARAIPENAREN BILA JOANEN DIRA ASTEBURUAN

18 urtez azpiko taldea Iruñaren kontra ariko da eta 16 urtez azpikoa berriz, Uni Bilboren kontra

Txingudi Rugby Klubeko seniorrek atsedena hartuko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika