Ekainaren 25ean ospatu zen lasterketa, bi urteren ondoren, eta 138 partehartzaile izan ziren guztira
Pasa den...
01 Eka, 2022
Arozenak 7,81 metroko jauzia egin zuen Errioxako Gobernuko Nazioarteko Sari Nagusian
Bidasoa Atletiko Taldeko Iker Arozenak, pasa den larunbatean, Euskadiko marka lortu zuen Errioxako Gobernuko Nazioarteko Sari Nagusian. Bertan, 7,81 metroko jauzia egin ondoren, orain dela hilabete bat Arozenak berak eskuratutako errekorra hautsi zuen.
Larunbatean, Iker Arozenak Errioxako Nazioarteko Sari Nagusian parte hartu zuen Logroñon. Minez egon ondoren, berriz ere lehiaketara bueltatu zen bere sentsazioak neurtzeko helburuarekin. Maila handiko jauziak egin ondoren (7,70 metroko bi saiakera on), azkenekoan 7,81 metrokoa eskuratu zuen Arozenak, +1,7ko haizearekin. Azken saiakera honek gainera, Euskadiko errekorraren lorpena eman zion atletari. Orain dela hilabete bat, hain zuzen ere, berak eskuratu zuen marka hori eta orain bere errekorra hautsi du berriz ere.
Hemen duzue Iker Arozenak egindako azken jauzi honen bideoa:
Ekainaren 25ean ospatu zen lasterketa, bi urteren ondoren, eta 138 partehartzaile izan ziren guztira
Pasa den...
Arozenaz gain, BAT-eko beste hamar atletek parte hartu zuten Espainiako Txapelketa Absolutuan
Pasa den asteburuan,...
Ibargurenek lehen postua lortu zuen 2000 metro oztopo proban eta Europako Txapelketarako txartela eskuratu zuen
Honez gain, taldeka ere lehendabiziko postuan gelditu zen Bidasoa Atletiko Taldea
Pasa den larunbat eta igandean,...