IRUNGO MARATOI ERDIA OTSAILAREN 26AN OSPATUKO DA

Izena emateko azken eguna otsailaren 24a izanen da

Bidasoa Atletiko Taldeak atzo goizean aurkeztu zuen aurtengo Irungo Maratoi Erdia. Bortzgarren urtea da lasterketa hau antolatzen dutela eta pozik daude probak bere lekua hartu duelako hirian. Aurreko urteetako ibilbide bera izanen da, aldaketa txiki batzuekin, eta dagoeneko 600 bat korrikalari daude izena emanda.

Iñigo Eseverri BATeko ordezkariak lasterketaren aurkezpenean adierazi zuenez, “bost urteren bueltan lasterketa ezaguna da hirian eta, aurten, berriro ere hemen gaude pozik Maratoi Erdiaren aurkezpenean”. Bortzgarren edizioa izanen da aurtengoa eta dagoeneko bere lekua hartu du lasterketak Irunen. Otsailaren 26an ospatuko da, 10:00etatik aitzinera, eta aurreko urteetako ibilbide bera izanen du, zenbait aldaketekin.

Bi lasterketa abiatuko dira egun horretan, aldi berean, Kolon pasealekutik: 10 kilometroko lasterketa eta Maratoi Erdia. Biak ibilbide bera izanen dute, baina lehenak itzuli bat soilik emanen dio zirkuituari eta bigarrenak berriz, bi itzuli. Aurten, gainera, aldaketa txiki bat egonen da ibilbidean. Eseverrik jakinarazi zuenez, “Behobia alderaino joanen gara aurten”.

Antolatzaileen helburua 1.000 partehartzaile edukitzea da. Dagoeneko 600 bat korrikalarik eman dute izena lasterketan eta “datozen asteetan inskripzio gehiago edukitzea espero dugu, 1.000ko langatik hurbil egotea”, aipatu zuen Eseverrik. Izena emateko epea otsailaren 24a bitarte egonen da irekita, www.kirolprobak.com webgunean. Gainera, BATeko ordezkariak “proba antolatzeko bolondresak” behar dituztela ere adierazi zuen eta, horretarako, nahi duen guztiei euren webgunean izena ematera gonbidatu nahi izan zituen. 

BAT-EKOAK EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN KROS TXAPELKETAN

Hugo Vazquezek, Julen Mendozak, Adur Ugartemendiak eta Iker Ibarguenek Espainiako Kros Txapelketan parte hartu zuten Euskadiko taldearekin

Bidasoa...

18 URTEZ AZPIKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN IZAN DIRA BAT-EKO BORTZ ATLETA

Aritz Zuazok, Alaine Aguerraldek, Leire Martiarenak, Izaskun Sanzek eta Iker Ibargurenek parte hartu dute Salamancan ospatu den...

EUSKADIKO JAURTIKETA TXAPELKETAN LAU DOMINA ESKURATU DITUZTE BAT-EKOEK

Urrezko domina bat, zilarrezko bertze bat eta brontzezko bi eskuratu dituzte atletek Durangon

Euskadiko jaurtiketa luzeko txapelketa ospatu zen pasa...

JOSE GOMEZ DE ARRIBA GIPUZKOAKO 10K TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDEA

Asier Landart bortzgarren postuan sailkatu zen, 32:49ko denbora eginez

Gipuzkoako 10K Txapelketa ospatu zen pasa den igandean Donostian. Bidasoa...

SANDRA MARTINEZEK ETA UNAI ARROYOK IRABAZI ZUTEN IRUNGO MARATOI ERDIA

10K lasterketan berriz, Ane Taibo eta Ion Garraus izan ziren lehenbiziko postuan helmugaratu zirenak

Irungo Maratoi Erdiaren bostgarren edizioa ospatu zen...

BAT-EKO HARROBIA SASOI ONEAN DAGO

Anoetan ospatu zen 18 eta 20 urtez azpiko Gipuzkoako Txapelketan hogei domina baino gehiago eskuratu zituzten atletek

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika