29 Ira, 2022
Urriaren 1ean egingo dute ate irekietako jardunaldia eta horretarako, bederatzi jarduera desberdin antolatu dituzte
Jaizubia Hipika Klubak datorren larunbatean, urriak 1, ate irekiko jardunaldia ospatuko du bere instalazioetan. Honen helburua egunean bertan gerturatzen diren herritarren artean hipika ezagutzera ematea eta sustatzea izanen da.
Klubak, guztira, bederatzi jarduera antolatu ditu urriaren 1erako. Eguna 9:00etan hasiko dute Guadalupera zaldiz eginen duten ibilaldi batekin. 12:00etan, bodyattack klase bat eginen dute eta ondoren, 14:00etan, bazkari herrikoia. Arratsaldean, 16:00etan, spinning-a eginen dute eta 17:00etan futbol partidak ospatuko dituzte. Jardunaldiari bukaera emateko, 19:00etan, horseball partida ere jokatuko dute. Gainera, egun guztian zehar ponietan paseatzeko aukera egonen da (10:30etik 14:00era) eta txikienentzat ere gaztelu puzgarriak izanen dira, Supermercados BM-k erraztuta.
Hau guztiaz gain, 12:00etan, bisita gidatua eginen dute klubeko instalazioetan, kluba eta kirola ezagutzera emateko asmoarekin. Bisitan zehar, bertan antolatzen diren jardueren inguruan informazioa emango da. Horretarako, hipikak jende gazte eta helduen artean ekartzen dituen onurak azpimarratuko dituzte eta bost hasiera klaseetarako hiru bono ere zozketatuko dituzte. Jardunaldi guztiari bukaera emateko, 21:00etan, Basati rock/metal taldearen kontzertua ospatuko da.
Klubetik jakinarazi dutenez, zaldiz eginen den ibilaldirako eta bodyattack eta spinning klaseetarako aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, klubaren bulegoan.
Lesakarrak bi kategoriatan izan dira munduko txapeldun, seitan txapeldunorde eta bertze batean podiumeko hirugarren koskara igan dira
Martxoaren 8tik 11ra...
Omenaldi bereziak ere eskaini zituen Irungo Udalak, tartean Leontxo Garciari emandako Txokolatezko Baloia
Irungo...
Emakume kirolari onena, gizonezko kirolari onena, klub onena eta Irundarron Saria banatuko dituzte otsailaren 15ean
150 partehartzaile inguru espero dituzte urriaren 15 eta 16an Jaizubian ospatuko den txapelketan
Jaizubia Hipika...
Urriaren 1ean egingo dute ate irekietako jardunaldia eta horretarako, bederatzi jarduera desberdin antolatu dituzte