PLAIAUNDIN GELDITU ZIREN ASTEBURUKO PUNTUAK
Errugbia

PLAIAUNDIN GELDITU ZIREN ASTEBURUKO PUNTUAK

16 eta 18 urtez azpiko taldeek garaipenarekin bukatu zuten asteburuko jardunaldia

Txingudi Errugbi Klubeko gazteek garaipenarekin bukatu zuten asteburuan jokatutako partiduak. 16 urtez azpiko taldeak Bera Bera/Baztan hartu zuen mendean, 19-14ko markagailuarekin. 18 urtez azpikoek berriz, 29-26ko emaitza erdietsi zuten Iruña taldearen kontra.

Hormatua ernatu zen Plaiaundi larunbat goizean. Txingudi Errugbi Taldeko 16 urtez azpiko neska-mutilek estreinatu zuten zelaia eguneko lehen partidua jokatuta. Bera Bera/Baztan jaso zuten bertan eta garaipenarekin bukatu zen jardunaldia Txingudikoentzat. Hamargarren minutuan aitzindu ziren lehen aldiz etxekoak, Jakobe de la Sernak eraldatutako entseguarekin (7-0). Hala ere, aurkariak markagailua irauli zuen hurrengo jokaldietan, bi entsegu eraldatuz eta 7-14koa ezarriz. Bigarren zatian berriz, Txingudikoek honi buelta emateko asmotan zelairatu ziren eta lortu ere. Ander Arrietak egindako markaren bidez, eta Julen Etxeberriaren eta de la Sernaren eraldaketa banari esker, 19-14ko markagailua ipini zuten etxekoek behin-betiko.

18 urtez azpiko taldeak ere garaipena eskuratu zuen Iruña taldearen kontra. Aurretik jarri ziren nafarrak partiduaren 17. minutuan. Hala ere, bost minutu beranduago, etxekoek emaitza berdindu zuten Eneko Sanchezek egindako entseguaren bitartez (5-5). Iruñak berriz ere lortu zuten aitzinetik jartzea eta horrela iritsi ziren bi taldeak atsedenaldira, 10-12ko markagailuarekin. Atsedenalditik bueltan, bi taldeen arteko parekotasuna nabarmena izan zen, baina etxekoek euren aukerak hobe aprobetxatzen jakin zuten. Horrela, Paul Gallegoren markari esker, berriz ere aurretik jarri ziren mugakoak eta, minutuak joan ahala, Unai Sarriak eta Kalani Torrek eraldatutako entseguekin, errenta handitzen joan ziren (22-12). Edonola ere, garaipena lortzea ez zen hain erraza izan. Nafarrek berriz ere emaitza irauli eta 22-26koa eskuratu zuten beraien alde. Azken minutuetan ordea, besoak jeitsi gabe, Txingudik bostgarren entsegua egin, eta hau eraldatuta, 29-26koarekin garaipena eskuratu zuten.

Azkenik, klubeko eskolako errugbilariek Ordizian ospatu zuten topaketa igande goizean. 10 eta 12 urtez azpiko taldeak izan ziren bertan, eta Ordizia, Zarautz, Arrasate eta Lasarteko Beltza taldeekin batera neurketa batzuk jokatu zituzten.

Irungo Kirolaren Sariak

Asteburuko garaipenen ondotik, bihar (otsailak 15) Irungo Kirolaren Sariak banatuko dira Ficoban ospatuko den gala batean eta Txingudi Errugbi Kluba bertan izanen da. Izan ere, “Irundarron Saria” irabazteko aukera du Eki Fanlo nazioarteko errugbi epaile irundarrak. Kluba bertan izanen da Fanlori bere babesa ematen eta adierazi duten moduan, “zorterik onena opa” diote irundarrari.

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN
Errugbia

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN

Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioa

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika