Txingudi Rugby Taldeak antolatutako hitzordua izanen da eta uztailaren 6an eginen da
Txingudi Rugby Taldeak zazpigarren aldiz antolatu du...
22 Aza, 2023
Biok Txingudik berriz, ezin izan zuen gelditu Uni Bilbo taldearen indarra
Txingudi Rugby Klubeko gizonek hainbertze espero zuten garaipena eskuratu zuten pasa den asteburuan etxean. Bera Bera B izan zuten aitzinean eta 39-15ko markagailuarekin irabazi zuen Zaisa Txingudik. Hasieratik markagailua beraien alde jartzeko gai izan baziren ere, aurkariak emaitza berdintzea lortu zuen zigor kolpeen bidez. Horrela segitu zuten, nor baino nor gehiago, lehen zatian zehar. Bigarrenean berriz, indarrez atera ziren etxekoak zelaira, besoak ez jeistiko helburua argi edukita. Pentsatu eta egin. Aldea handitu zuten mugakoek, defentsa gogor bat eginez eta zigor kopek eraldatuz. Aurkaria honi aurre egiten saiatu zen, baina ezin izan zuen berriz ere emaitza irauli. Azkenik, 39-15koarekin bukatu zen neurketa eta puntuak beraz, etxean gelditu ziren.
Uni Bilbok goian egon nahi duela erakutsi zuen
Biok Txingudik berriz, ez zuen zorte bera izan Uni Bilboren zelaian. Aurkaria sailkapeneko goiko postuetan egon nahi duela argi utzi zuen, eta hutsean utzi zuen mugakoen markagailua (107-0). Neurketa luzea izan zen bisitarientzat eta gogorra. Indar guztia zelairatu zuten etxekoek eta Txingudiko emakumeek ezin izan zuten hauen erasoak gelditu. Akatsak egin zituzten eta urduritasuna ere nabaria izan zen jokoan. Hau aprobetxatuta, Uni Bilbo hazi egin zen eta gehiegizko zigorra ezarri zion aurkariari.
18 urtez azpikoek porrota jaso zuten Plaiaundin
Txingudi/Bera Berak etxean jokatu zuten asteburuan Elorrio/Arrasateren kontra eta 10-33ko emaitzarekin bukatu zuten jardunaldia, nahiz eta lehen zatian bidasotarrak berdintzeko gai izan ziren. Azkenik, kanpokoek markagailua irauli zuten eta alde ere handitu zuten mugakoen etxean puntuak eramanda.
16 urtez azpikoak ikasitako erakusten
Txingudi/Baztanek 26-68ko markagailuarekin garaitu zuen Gaztedi B taldea. Etxekoek defentsa ezin hobea zelairatu zuen eta aurkaria erantzuten saiatu bazen ere, ez ziren gai izan puntuak irabazteko.
Txingudi Rugby Taldeak antolatutako hitzordua izanen da eta uztailaren 6an eginen da
Txingudi Rugby Taldeak zazpigarren aldiz antolatu du...
Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko
Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi...
Txingudi Rugby Klubeko taldeak ezin izan zuen Sarako Izarra garaitu eta bigarren postuan bukatu du senior mailako bere lehen denboraldia
Ligako...
Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...
La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan
Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...