ZAISA TXINGUDIK EZIN IZAN ZUEN NERBIOI/UBR LIDERRA GARAITU
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK EZIN IZAN ZUEN NERBIOI/UBR LIDERRA GARAITU

Azken minutuetan gehiago izan ziren bidasotarrak, baina ez zen nahikoa izan bilbotarrak garaitzeko

Zaisa Txingudiko senior gizonezkoek Bilbora bidaiatu zuten pasa den asteburuan Nerbioi/UBR C taldea bisitatzera. Sailkapeneko liderra zen taldea eta beraz, partidu gogorra izanen dela aurreikusten zen. Etxekoek segidan hartu zuten markagailuan aurrea eta bidasotarrek neurketaren bukaeran euren jokoa jartzea lortu bazuten ere, ez zen nahikoa izan irabazteko eta, 36-7ko emaitzarekin, Bizkaian gelditu zen garaipena.

Lehen minutuetan markagailua bereganatzeko aukera izan zuten Iñigo Camareroren mutilek. Zigor kolpe baten bidez izan zen, baina Txingudikoek ezin izan zuten errematatu, ez ostikoan ezta baloia berreskuratutakoan egin zuten jokaldian. Ez zen abagune bakarra izan bisitarientzat, baina markagailua hutsean segitu zuten hauentzat. Bilbotarren orduan, aurkariaren defentsan akats bat aprobetxatuta, marka lortu zuten eta 7-0ean jarri zuten emaitza atsedenaldira bidean.

Aldageletatik pasatuta, bidasotarrek akatsak zuzentzeko eta markagailua iraultzeko intentzioarekin atera ziren zelaira. Edonola ere, bilbotarrek ere lanean segitu zuten eta bi entsegu eta eraldaketa bat lortu zituzten, 19-0ekoa ipiniz. Camareroren taldearen lana defentsan sendo ibiltzea izan zen, baina etxekoek zirrikitu guztietatik pasatu eta bertze hiru marka egin zituzten (36-0). Azken minutuetan aldiz, jokoari buelta eman eta Txingudikoak izan ziren nagusi. Jokoa kontrolpean izan zuten eta erasoan ere gogor. Saiakera aunitzen ondotik, Aritz Rodriguezen entsegua ailegatu zen, Alejandro Lasak eraldatu zuena, eta 36-7koa ezarri zuten markagailuan. Itxura ona eman bazuten ere, ez zen nahikoa izan emaitza berdintzeko eta beraz, puntuak Bilbon utzi zituzten mugakoek.

16 urtez azpikoak Lekarozen

Txingudi/Baztan 16 urtez azpiko taldeak berriz, denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen larunbatean Lekarozen Uni Bilbo Bren kontra. 34-7ko markagailuarekin irabazi zuten eta emaitzak islatzen duen moduan, nagusitasunez aritu ziren lehen minututik. Unax Aristizabal, Rares Radulescu, Aiert Mendizabal, Hodei Aizpurua eta Oier Oliveira Txingudiko jokalariak, eta Xabier Gorria baztandarra izan ziren puntugileak.

BIOK TXINGUDIK EZIN IZAN ZION DURANGORI AURRE EGIN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK EZIN IZAN ZION DURANGORI AURRE EGIN

Markagailuan aitzina hartzen lehenak izan ziren mugakoak, baina bizkaitarrek emaitza iraula eta garaipena eskuratu zuten

Biok Txingudik...

BIOK TXINGUDIK DURANGO IZANEN DU AURKARI BIHAR
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DURANGO IZANEN DU AURKARI BIHAR

Durangon izanen da hitzordua, abenduaren 2an, 13:30ean

Biok Txingudik erronka berri bat izanen du asteburu honetan. Zehazki bihar, abenduaren 2an,...

BIOK TXINGUDIK LA UNICA JASOKO DU PLAIAUNDIN BIHAR
Errugbia

BIOK TXINGUDIK LA UNICA JASOKO DU PLAIAUNDIN BIHAR

Asier Gonzalezen taldeak garaipena eskuratu nahi du berriz ere play-off postuetan sartzeko

Txingudi Errugbi Klubeko Biok Txingudi Plaiaundira...

ZAISA TXINGUDIK BIGARREN GARAIPENA ESKURATU DU BERA BERA B-REN KONTRA
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK BIGARREN GARAIPENA ESKURATU DU BERA BERA B-REN KONTRA

Biok Txingudik berriz, ezin izan zuen gelditu Uni Bilbo taldearen indarra

Txingudi Rugby Klubeko gizonek hainbertze espero zuten garaipena eskuratu...

BIOK TXINGUDIK UNI BILBO BISITATUKO DU LARUNBATEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK UNI BILBO BISITATUKO DU LARUNBATEAN

Zaisa Txingudik berriz, Plaiaundin jasoko du Bera Bera B taldea egun berean

Txingudi Rugby Klubeko bi talde seniorrek hitzordu bana izanen dute...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika