Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
25 Api, 2015
BIDASOA: Dejanovic, Cavero, Trkulja (3), Martínez (7), Crowley (7), Zildzic (1), Muiña (1). Vázquez, Revin, Penón, Gimeno (1), Azkue (5).
ALCOBENDAS: Delgado, Beret (1), López (1), Kramarz (1), Catalina (3), Barba (3), Gómez (4), Barroso, González (1), Calle, Díez (1), Llopis (1), García, Gimeno (4), Pérez, Prieto (2).
MARKAGAILUA: 3-2, 5-3, 7-5, 9-7, 11-8 (atsedenaldia); 14-11, 15-13, 18-14, 19-18, 22-22, 25-22.
Bidasoarentzat, betebeharra zen Alcobendasi Artalekun irabaztea. Igoera fasean sartzeko lehian jarraitzeko, ezinbesteko baldintza. Kostata, baina lortu du Madrilgo taldea mendean hartzea. Norgehiagoka txukuna egin du Fernando Bolearen taldeak, baina behar baino gehiago sufritu du amaieran. Lehen zatian, kontrolpean izan du aurkaria. Defentsa sendoa erakutsi du tarteka, eta estualdi bakarra pasa behar izan du. Boleak hutsartea eskatu du 19.minutuan, Alcobendas 8-7ra hurbildu denean. Lau minutu beranduago, berriz, kanpoko entrenatzaileak eskatu behar izan du, Bidasoak egoerari buelta eman diolako. Azken minutuetan jokalari bat gutxiagorekin aritu den arren, Irungo taldeak ondo kudeatu du egoera. Lauko abantaila lasaigarria hartu du atsedenaldirako (12-8).
Bigarren zatian, hasiera txarra egin du Bidasoak. 14-13ra hurbildu da Madrilgo taldea sei minutuko tartean. Ordu laurdena bete arte ondo aritu dira berriro bidasoarrak, defentsan gogor eta erasoan eraginkor. 18-13koa sartu du Crowleyk, Revinek eragindako zazpi metroko jaurtiketan. Aukera izan duen arren, Bidasoak ez du neurketa hautsi. Alcobendasek estu hartu du, bost minutu falta zirenean norgehiagoka berdintzeraino (22-22). Galtzeko asko zuten irundarrek, baina ez dute urduritasunik antzeman. Eskarmentua azaleratu dute, behar-beharrezko zituzten puntuak eskuratzeko. Azkuek sartu du 23-22koa, eta epaileak Díez aurkaria kanporatu du jokaldi berdinean. Alcobendasek pasiboa egin du erasoan, eta Amer Zildzicek 24-22koa lortu du, neurketa erabakitzeko.
Azpimarratzeko moduko partida egin duen Cristian Martínezek sartu du hurrengoa, eta Dejanovic atezainak bi jaurtiketa gelditu ditu segidan, Alcobendasen azken erasoan. Bi puntuekin, Alcobendas harrapatu eta gainditu du Bidasoak sailkapenean, lehen itzulian Madrilen irabazi zuelako. Hiru jardunaldi gelditzen dira liga amaitzeko, eta lehia estua izango da Bidasoaren, Alcobendasen eta Navaren artean. Estropezu egiten duen taldea igoera fasetik kanpo geldituko da.
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...