MARTIN AHIZPAK GABONETAKO LEHIAKETAN TXAPELDUN

Ainhoa eta Leireren artekoa, azken metroetan, Ainhoaren alde bukatu eta lehiaketako txapeldun bilakatu zen.

Ainhoa eta Leire Martinek lehen eta bigarren postua erdietsi zuten Gabonetako Lehiaketan, hurrenez hurren. Faboriten artean ez zeuden arren, Ainhoak eta Leirek beraien artean borrokatu zuten estiloetako 200 metroetako probako garaipena.

Leirek bikain hasi zuen proba bizkarreko 50 metroetan, adineko Euskadiko errekorra lortu zuen, eta probako burua hartu zuen. Atzetik, bigarren postuan, Ainhoak ere Euskadiko errekorra hautsi zuen. Biak ala biak, oso sendo aritu ziren proba guztietan, probaz proba arerioetatik aldentzen hasi ziren, azken proba iritsi zen arte. Estiloetako 200 metroetan, hobekien moldatzen diren proban, Ainhoa eta Leireren lehia sekulakoa izan zen, baina azkenean, 6 segunduren aldearengatik, Ainhoak hartu zion aurre bere ahizpari.

Ez zen Bidasoa XXI Igeriketa taldearen garaipen bakarra izan, Amaia Cendoyak crol modalitateko bi probak menderatu zituen eta Leire Arocenak bere barka pertsonala gaindituta, bizkarreko 100 metroetan garaipena lortu zuen. Azkenik, goraipatzekoa da ere bai, Amaia Cendoyak, Maialen Saezek eta June Ilzarbek 100L proban erdietsitako garaipena.

Gizonezkoek ez zuten emakumezkoen lorpenak berdindu; hala ere, maila handia erakutsi zuten eta zenbait bigarren postu lortzeko kapazak izan ziren. Xabier Aguilarrek 100metroetan, Ion Mugikak bizkarreko 100 metroetan eta Ander Arruabarrenak 200X proban lortu zituzten emaitza oparoenak. Iker Sotok, 50 metroetako proban eguneko albistea utzi zuen; izan ere, 26,11ko denbora lortuta, bere adineko Euskadiko errekorra gainditu zuen. 

MARTIN AHIZPAK GABONETAKO LEHIAKETAN TXAPELDUN

Ainhoa eta Leireren artekoa, azken metroetan, Ainhoaren alde bukatu eta lehiaketako txapeldun bilakatu zen.

Ainhoa eta Leire Martinek lehen eta bigarren...

BIDASOA XXI EUSKAL HERRIA KOPAKO TXAPELDUNAK

 Getxoko Fadura Igerilekuan jokoan jarri zen Euskal Herria Kopako Txapeldun berriak dira Bidasoa XXI-ko igerilariak, emakumezkoen lehian zein...

Hogeita sei domina lortu ditu Bidasoa XXIek neguko Euskal Herriko Txapelketan

Dominen kopuruari dagokionez, arrakastasua izan zen neguko Euskal Herriko Txapelketa Bidasoa XXI taldearentzat. Hogeita sei lortu zituzten maila nagusiko igerilariek,...

Espainiako Txapelketa irabazi du Oskitz Aguilarrek

Udaberriko Open Espainiako Txapelketan urrezko domina jantzi du Oskitz Aguilar Bidasoa XXI taldeko igerilariak, Pontevedran (Galizia). 49.42ko denbora egin du irundarrak 100 metro libreetako...

Illarramendi eta Cendoya izan dira azkarrenak Txingudiko zeharkaldian

XIII.aldiz antolatu du Bidasoa XXI igeriketa klubak Txingudiko Zeharkaldia. Larunbatean izan da, Hondarribian. Proba nagusian 2.600 metroko ibilbidea osatu behar izan dute parte hartzaileek, Kai...

 4X100 metro libreetako Espainiako errekorra egin du Oskitz Aguilarrek

Emaitza bikainak lortu ditu Oskitz Aguilar Bidasoa XXIeko igerilari irundarrak asteburuan Sabadellen izandako Espainiako Kopan. Brontzezko domina eskuratu zuen 100 metro libreetako proban. 50...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika