Bidasotarren artean bi igerilarik lortu dute irabaztea parte hartu duten lau probetan, Eider Emazabelek eta Oihan Cabanesek
Bidasoa XXI-eko...
05 Urt, 2021 Kiroletik, Irratsaioa, Kirolak, Irun, Antxeta Irratia, Bidasoa XXI Natacion
Ainhoa eta Leireren artekoa, azken metroetan, Ainhoaren alde bukatu eta lehiaketako txapeldun bilakatu zen.
Ainhoa eta Leire Martinek lehen eta bigarren postua erdietsi zuten Gabonetako Lehiaketan, hurrenez hurren. Faboriten artean ez zeuden arren, Ainhoak eta Leirek beraien artean borrokatu zuten estiloetako 200 metroetako probako garaipena.
Leirek bikain hasi zuen proba bizkarreko 50 metroetan, adineko Euskadiko errekorra lortu zuen, eta probako burua hartu zuen. Atzetik, bigarren postuan, Ainhoak ere Euskadiko errekorra hautsi zuen. Biak ala biak, oso sendo aritu ziren proba guztietan, probaz proba arerioetatik aldentzen hasi ziren, azken proba iritsi zen arte. Estiloetako 200 metroetan, hobekien moldatzen diren proban, Ainhoa eta Leireren lehia sekulakoa izan zen, baina azkenean, 6 segunduren aldearengatik, Ainhoak hartu zion aurre bere ahizpari.
Ez zen Bidasoa XXI Igeriketa taldearen garaipen bakarra izan, Amaia Cendoyak crol modalitateko bi probak menderatu zituen eta Leire Arocenak bere barka pertsonala gaindituta, bizkarreko 100 metroetan garaipena lortu zuen. Azkenik, goraipatzekoa da ere bai, Amaia Cendoyak, Maialen Saezek eta June Ilzarbek 100L proban erdietsitako garaipena.
Gizonezkoek ez zuten emakumezkoen lorpenak berdindu; hala ere, maila handia erakutsi zuten eta zenbait bigarren postu lortzeko kapazak izan ziren. Xabier Aguilarrek 100metroetan, Ion Mugikak bizkarreko 100 metroetan eta Ander Arruabarrenak 200X proban lortu zituzten emaitza oparoenak. Iker Sotok, 50 metroetako proban eguneko albistea utzi zuen; izan ere, 26,11ko denbora lortuta, bere adineko Euskadiko errekorra gainditu zuen.
Bidasotarren artean bi igerilarik lortu dute irabaztea parte hartu duten lau probetan, Eider Emazabelek eta Oihan Cabanesek
Bidasoa XXI-eko...
Hiru hitzordu izanen dituzte guztira Oñatin Bidasoa XXIeko igerilariak eta lehena larunbat honetan izanen da
Oñatin eginen da asteburu honetan...
Jon Goñez izan zen Bidasoa XXI-eko igerilaririk azpimarragarriena lau probetan irabazita
Gif Trofeoan parte hartu zuten pasa den asteburuan Bidasoa...
Azkuek lau modalitatetan irabazi zuen eta Arretxek bizkarrez eta krolean
Bidasoa XXIek garaipen handiak lortu ditu Gipuzkoako Txapelketan. Hamasei...
Cendoyaren gibeletik, Ane Hernandez eta June Ilzarbe sailkatu ziren
San Martzial Torneoa ospatu zen pasa den asteburuan eta bertan, Amaia Cendoya...
Taldekako bortz sailkapenetan nagusitu dira irundarrak, eta 52 domina eskuratu dituzte guztira
Bidasoa XXI kluba Euskal Herriko junior eta absolutu...