34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
05 Mai, 2020 Irun, Bidasoa, Balonmano, Liga Asobal,
Espainiako Federazioaren Batzorde delegatuak atzo onartu zuen denboraldia lehen itzuliko sailkapenarekin bukatzea, beraz, Bidasoak 2019-2020 denboraldia hirugarren postuan amaitu du
Ez da amestutako bidetik izan, ziur Bidasoa osatzen duten kirolari, entrenatzaile eta zuzendariek kirol alorrean lortu nahiko zutela, baina Espainiako Federazioaren Batzorde delegatuak atzo onartu zuen denboraldia lehen itzuliko sailkapenarekin bukatzea, Bidasoaren hirugarren postua berretsi zuten.
Bidasoak Eskubaloi Batzordea Espainiako Eskubaloi Federazioaren batzorde delegatuak denboraldia amaitzeko onartu duen proposamenarekin bat datorrela aitortu zuen; izan ere, “uste dugu desberdintasun gutxien sortzen duen neurri dela”, pentsatzen du klubak. Beti da bidegabekeria denboraldia horrela bukatzea, baina aukera guztien artean egokiena iruditu zaio talde irundarrari.
Bestalde, Bidasoako zuzendaritza taldea pozik agertu da erabaki horrek klubarentzat suposatzen duenarekin, denboraldi zail batean jokalariek eta teknikariek egindako lan handiari amaiera ematen baitio. “Ez zen Europako lehiaketetara itzultzeko amestutako modua, baina gure pozaren partaide egin nahi ditugu zaleak, gure erakundeak, gure babesleak eta proiektuaren laguntzaile guztiak, haien ezinbesteko laguntza eskertzen baitugu”, adierazi zuen klubak prentsari bidalitako komunikatuan.
Denboraldia bukatu bada ere, taldeak aste hauetan egin duen bezala lanean jarraituko du datozen hilabeteetan, bai bere etorkizunean, bai eskubaloiaren etorkizunean, hala eskatzen zaion foroetan.
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...