“URTARRILA HILABETE ERABAKIORRA IZAN OHI DA”
Eskubaloia

“URTARRILA HILABETE ERABAKIORRA IZAN OHI DA”

Hiru asteko atsedenaldiaren ostean, Sacyr Asobal Ligako bigarren itzulia prestatzen hasteko, Bidasoa duela minutu gutxi batzuk bueltatu da entrenamenduetara.

Eskubaloiko selekzio onenak Munduko Txapelketa prestatzen ari drien eta lehaituko diren bitartean, gaurko egunean Bidasoa entrenamenduetara bueltatu da. Lehen itzuli ikaragarria eginda, 2020.urtea 26 punturekin eta Bartzelonaren atzetik, Sacyr Asobal Ligako 2.postuan bukatu zuen. Emaitza horiek berdindu edo, nork daki, hobetu nahian, Jacobo Cuetararen taldea lanean da jada.

Entrenamenduaren aurretik, denboraldi-aurreko eta bigarren itzuliko helburuak azaldu nahian, Jacobo Cuetarak prentsaurrekoa eskaini du. Bertan, argi eta garbi adierazi du urtarrilak denboraldietan duen garrantzia. “Urtarrila hilabete garrantzitsua izan ohi da gure prestaketan: lehenik eta behin, otsailera lehen itzulian eman genuen maila altuenera ahalik eta hurbilen iristeko, eta ahal bada, hobetu edo hazteko, oso zaila baita hori lortzea bigarren itzulian”, adierazi du entrenatzaile asturiarrak. Azken urteetan, Bidasoari “ondo datorkion” hilabetea izan dela gehitu du; hala ere, aurreko urtean otsailean eta martxoan izan zuen beherakada ekiditeko, Bidasoa “tentuz ibili behar dela” aitortu du. “Iaz pairatu genituen lesioak medio, ezin izan genuen denboraldi-aurrean eta bidenabar, bigarren itzuliko lehen hilabeteetan gure mailarik onena eman”.

Denboraldi-aurrea osatzeko, oso estuak izango diren hiru neurketa hitzartu ditu Bidasoak. Bada Huesca, Helvetia Anaitasuna eta Fenix Toulouse izango dira, hurrenez hurren, urtarrilean talde irundarraren aurka arituko diren taldeak. Cuetarak azaldu duenez, norgehiagokak zehazteko garaian, klubak bi irizpide izan ditu konutan: “batetik, osasun segurtasuna, berme handiekin ibiltzen diren arerioak izango ditugu aurrean; eta bestetik, kalitatezko taldeak izan daitezen, taktikoki aberatsak eta sasoian daudenak”.

Lesioen aurrean, eraberritzea. 

2021 urtea Matheus Da Silva brasildarraren lesioarekin hasi du. Eskuin eskuko hirugarren metakarpianoan hastura du eta gaur egin diote ebakuntza. Oraindik goiz da lesioaren iraupena jakiteko, baina zaila izango du hilabete baten buruan guztiz osatzea.

Jokalari garrantzitsua da brasildarra, bereziki, defentsa lanetan. Jacobo Cuetarak Bada Huesca, Helvetia Anaitasuna eta Fenix Toulousen neurketak baliagarri izango ditu defentsako lana sendotu eta eraberritzeko. Jacobo Cuetarak aipatu duenez, “Dan Racotearentzat hilabete garrantzitsua izan daiteke. Defentsaren erdigunean joka dezakeen jokalaria da eta ahalegin berezia egin beharko du Da Silvaren baja ordezkatzeko”. Horretaz gain, Julen Aginagaldek edota Iker Serranok brasildarraren postua har dezaketela aitortu du: “Aginagaldek eta Serranok ere ezagutza soberan dute postu horretan defendatzeko. Normalean, trantsizio egoerak lantzen ditugunean, postu horretan defendatzea egokitzen zaie; beraz, ez zaie berria izango”.

2021erako zoriontasuna. 

Cuetarak desio argi eta zehatza du 2021erako, “taldea zoriontsu jarraitzea”. “Taldeak jokatu eta irabazten duenean, gu guztiok, ni entrenatzaile bezala eta zaleak, taldearekin gozatzen dugunean, zoriontsu gara. Hori da lan honen alderdi politena”, gehitu du.

BIDASOAK EZIN IZAN ZUEN BADA HUESCA GARAITU
Eskubaloia

BIDASOAK EZIN IZAN ZUEN BADA HUESCA GARAITU

Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen

Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORTZEA LORTZEKO AUKERA DUGU ETA APROBETXATU BEHAR DUGU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORTZEA LORTZEKO AUKERA DUGU ETA APROBETXATU BEHAR DUGU”

Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko

Bidasoa Irunek Huesca...

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA
Eskubaloia

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA

34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun

Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN

Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak

Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”

Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun

Bidasoa Irunek Euskal Kopa...

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Eskubaloia

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan

Bidasoa Irunek 33-32ko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika