50 URTE ERRUGBIAREN MUNDUAN
Errugbia

50 URTE ERRUGBIAREN MUNDUAN

Baloi bat erosi eta Hondarribiko hondartzan hasi ziren eskualdeko lehen errugbi jokalariak hainbeste maite duten kirola praktikatzen. 50 urte geroago, Txingudiko bailaran errugbiak ez da desagertu, are gehiago, urte guzti hauen ondoren eta lan asko egin eta gero, indartu egin da. Klub batek 50 urte betetzea ez da gauza makala, eta nola ez, Txingudi Rugby Klubak mende erdia bete duela ospatu beharra dago.

50 urte hauetan zehar Irungo eta Hondarribiko errugbilari askok eta askok jokatu dute Txingudi Rugby Klubean, hartara, taldearen izenaren zergatia. Horregatik, Txingudi Rugby Klub taldeak mende erdia bete duela ospatzeko errugbiaren atmosfera Irungo zein Hondarribiko kaleetara eramango dute.

Klub xume batek 50 urte betetzea ez da gauza makala, eta are gehiago, jende askok jokatzen ez duen kirol batean eta arrazoi horregatik, inoiz bezala ospatu beharra dago. Urtean zehar, Txingudi Rugby Klubak hainbat ekimen eramango dituzte aurrera. Lehenik komertzioen eta tabernen mapa bat eratu nahi dute, urte bakoitzeko komertzio eta taberna bat. Komertzioetan lehiatiletako txapelketa bat antolatzeko asmoa dute eta tabernetan, errugbi partiduak telebistan ematea lortu nahi dute.

Horrez gain, kirolaren alorrean ere hainbat ekimen prestatu dituzte, hala nola, Txingudiko Beteranoen Errugbi Touch Txapelketa, Nazioarteko Zazpiko Errugbi Txapelketa eta “Zazpiak bat” Emakumeen Errugbiaren Txapelketa, datak konfirmatzeke. Txapelketez gain, bi erakusketa antolatuko dute: Irunen, ekainaren 14tik uztailaren 7ra Amaia Antzokiko Erkusketa Gelan, eta Hondarribian, urriko bigarren hamabostaldian Arma Plaza Fundazioan. Erakusketei lotuta, 50.urteurrenaren gaineko sustapen bideo bat aurkeztuko dute ekainaren 14ean Irungo erakusketan.

Errugbiko hirugarren zatia denori ezaguna egiten zaigu, norgehiagoka jokatzen duten bi taldeek elkarrekin merendatzen dute etxera joan aurretik. Espiritu horri jarraituz, Txingudi Errugbi Klubaren Eguna antolatu dute ekainaren 15ean Irunen eta irailaren 14ean Hondarribian. Errugbi Kalejiran parte hartzeko aukera egongo da, umeentzako puzgarriak banatuko dituzte eta kontzertuak prestatuko dituzte. Udaran ere ez dira geldituko Txingudi Rugby Klubeko kirolariak. Azken urteetan ohikoa den Hondarribia Beach Errugbi Txapelketa antolatuko dute uztailaren 20ean. Aurtengoa laugarren edizioa izango da, proiektua kontsolidatu den seinale.

Errugbia kaleetara eramango dutenaren zalantzarik ez dago, baina ohorezko bazkide fundatzaileei euren esker ona eskeini nahi dute ere. Horretarako, afari handi bat antolatu dute, 50 urte hauetan pasa diren jokalari, entrenatzaile eta zuzendari guztiak batzeko nahiarekin. Bertan, Hondarribiko hondartzan errubi baloi batekin jokatzen hasi ziren ero horiek omenduko dituzte.

Bukatzeko, Irungo eta Hondarribiko gaztetxoak ere inplikatu nahi dituzte. Errugbia kirol aukera bat dela ikustarazi nahi dute eta horretarako gipuzkoako eskolen errugbi jarduera bat eta Igande Sasoi bat prestatu dute.

Mimo askorekin egindako programa bat aurrera eramango dute hurrengo hilabeteetan zehar, izan ere, 50 urte ez dira egunero betetzen. Gogor, ilusioz, mimoz eta eskuzabalez egin den lana ospatu beharra dago. 

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN NEURKETA JOKATUKO DU ASTEBURUAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN NEURKETA JOKATUKO DU ASTEBURUAN

Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia

Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....

TXINGUDI/BAZTAN TALDEA GIPUZKOAKO B MULTZOKO TXAPELDUNA
Errugbia

TXINGUDI/BAZTAN TALDEA GIPUZKOAKO B MULTZOKO TXAPELDUNA

Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia

Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...

TXINGUDI/BAZTANEK B MULTZOKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR PLAIAUNDIN
Errugbia

TXINGUDI/BAZTANEK B MULTZOKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR PLAIAUNDIN

La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan

Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...

BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN

Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da

Biok Txingudik 27-22ko...

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN

Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)

Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika