Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
26 Aza, 2018 Irun, Bidasoa-Irun, Bada Huesca, Liga Asobal
27 – Bidasoa-Irun: Ledo ( 14 paradas), Cavero (1 gol), Zabala (1), Esteban Salinas (2), Renaud (6), Rodrigo Salinas (3), Azkue (2, 1 p.) -siete inicial-, Rangel (ps), Aldaba (1), Odriozola (4), Serrano (1), Barthe (1), De la Salud (5, 2 p.) y Tesoriere.
21 – Bada Huesca: Gómez (1 parada), Carmona, Mota (3 goles), Carró, García (1), Marcelo (3), Bonanno (4) -siete inicial-, Arguillas (6 paradas), Val (2), Camas, Pérez (4), Ostojic (2), Félez (1), Zungri (1), Mira y Malo.
Defentsa izan zen berriz ere norgehiagokaren gakoa. Hasieratik irten zen tinko Bidasoa atzealdean, horren adierazle, Bada Huescak markagailuan aurretik joan zen une bakarra 0-1eko izatea. Zazpigarren minutuan ordea erasokoak ere martxan jarri ziren. 3-3koarekin, Bidasoak 5-0eko partziala lortu zuen. 17.minutuan 8-3 aurretik zegoen Bidasoa eta 13 minutu golik sartu gabe egon zen Huescako taldea. Beste behin, Xoan Ledok izugarrizko norgehiagoka burutu zuen, lehen zatian 8 geldiketa egin zituen eta 14kin bukatu zuen partidua.
10 minutu geratzen ziren norgehiagoka atsedenaldira joateko eta minutu horietan, Bada Huesca talde egonkorra dela erakutsi zuen. Markagailuan hurbildu ziren eta atsedenaldia 11-9ko markagailuarekin iritsi zen. Bi goleko errenta zuen etxeko taldeak.
Nolaskoren mutilek bigarren zatia gogor ekin zioten eta gol batera hurbildu ziren, eta berdintzeko aukerak izan zituzten arren, ez zituzten gauzatu. Baina azkar batean, lehen zatiaren antzera Bidasoak 4-0eko partzial berri bat lortu zuen, Renaud eta De la Salud protagonista zirelarik (15.min 17-12).
Ordurako, Jon Azkuek norgehiagoka utzi behar izan zuen lesio baten ondorioz, baina taldeak ez zuen kapitainaren hutsa sumatu. 8 golen diferentzia lortu baitzuen talde horiak (21.min 23-15). Baina Bada Huescak ez zuen etsi eta 0-5 partzial baten bidez, enegarrenez markagailuan hurbildu ziren. Jacobo Cuetarak hutsartea eskatu zuen eta hiru minuturen faltan Leo Renaudk erantzukizuna hartu zuen eta gol baten bidez Huescakoen esperantza guztiak desegin zituen (27.min 24-20). Bigarren zatia bukatuta, 27-21 izan zen emaitza.
Beraz, garaipen garrantzitsua Asobal Kopari begira baina baita denboraldiko bigarren zatiari begira, izan ere, Bidasoak abenduan bederatzi norgehiagoka jokatu beharko ditu eta indarrak oso ongi neurtu beharko dituzte. Larunbatean beste norgehiagoka gogorra izango du Bidasoak, beti zaila den Guadalajarako kantxara bidaiatuko du.
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...