34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
23 Ots, 2020 Irun, Bidasoa, Balonmano, Velux EHF Champions League, Wisla Plock
Wisla Plock Bidasoa baino gehiago izan zen eta Velux EHF Champions Leagueko bigarren faseko joaneko neurketan nagusitu ziren (32-25)
32 – Orlen Wisła Płock (17+15). Stevanovic, Daszek (9, 3 pen.), Stenmaln (1), Susnja, Mihic (2), Sulic (6), Mlakar (2); Zdrahala, Matulic, Ruiz (1), Szita (6), Zabic, Igropulo (1 p.), Czaplinski, Mindegia (4).
25 – Bidasoa Irun (11+14). Ledo, Crowley (1), Odriozola (3), Esteban Salinas (5), Renaud-David (2), Rodrigo Salinas (2), Azkue (7); Rangel, Cavero, Serrano, De la Salud (1), Santano, Tesoriere, Da Silva, Bartók (4), Seri.
Bidasoak ezin izan zuen garaipena lortu Plockera egindako bisitan, Orlen Arenan Plock taldeak ez du porrota ezagutzen eta larunbatekoaren ondoren berdin jarraitzen dute. Bidasoak oso ondo hasi zuen neurketa ordea, Kauldi Odriozola eta Adrian Crowleyren golen bitartez lehen abantailak lortu zituzten. Polckek aldiz azkar erantzun zuen, 6-3koa ezarri zuten eta Jacobo Cuetara hutsartea eskatzera behartuta ikusi zen. Esteban Salinasen bi golek eta bost minutu golik jaso gabe aldea gol batera murriztera eraman zuten, baina hainbat minututan neurketa berdinduta egon ostean Plockek neurketako lehen alde handia lortu zuen (14-8). Atsedenaldira sei goleko errenta horrekin heldu zen, 17-11 etxeko taldearen alde.
Bidasoaren jokalariak argi zuten eliminatoria oso luzea izango zela, beraz, bigarren zatiko helburua errenta ahalik eta gehien murriztea izan zen. Errentak zortzi goletara iritsi ziren (26-18, 45.minutuan), baina bost goletara ere hurbildu ziren ( 28-23, 51.minutuan). Amaieran, Plockek 4-2ko partziala erdietsi zuen eta zazpi goletara hurrundu ziren Last 16 fasean sartzeko aukerak. Zazpi goleko markagailua Artalekun irauli beharko dute datorren larunbatean.
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...