Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
16 Api, 2016
BIDASOA: Dejanovic, Martínez (2), Crowley (1), Beltza, Kauldi (3), Muiña (1), Azkue (6). Zubiria, Cavero (3), Vázquez (4), Portero, Villar (1), Bezbradica, Mouriño (4), Davidovic (1).
ACADEMIA OCTAVIO: García, Méndez (6), Conde (1), Quintas, Figueirido (3), Galloso (2), Iglesias (3). Hermida, Corcera (1), Veiga, Fernández (4), Batán, Herrero (3), Silva (3), Bernárdez, Piñeiro.
MARKAGAILUA: 1-2, 3-4, 6-6, 8-9, 11-11,13-12(atsedenaldia); 15-15, 17-18, 19-21, 22-23, 24-25, 26-26.
Kolpe latza jaso du Bidasoa-Irunek ligako 25.jardunaldian. Sailkapeneko azkenaren aurka berdindu du etxean, Artaleku kiroldegian. Ligako azken txanpari bide onetik heltzeko helburua zuen Bidasoak. Alabaina, ez du sailkapeneko bigarrenari eska dakiokeen maila eman. Itxura txarra hartu du norgehiagokak hasieratik. Ezustekoaren ondorio izan zitezkeen Octavioren lehen abantailak. Denborak aurrera egin ahala, ordea, agerian gelditu da talde galiziarra etxekoak estu hartzeko gai zela. Momentu honetan, Bidasoaren jokoa ez baita ligako lehen itzulikoa. Ezta gutxiago ere. 25.minutuan lortu du talde bidasoarrak markagailuan lehen aldiz aurretik jartzea. Atsedenaldiaren aurretik bi goleko abantaila hartzeko aukera ere izan du Bidasoak, baina Jorge García atezainak jaurtiketa gelditu dio Didac Villarri, kontraeraso batean.
Bigarren zatiko lehen erasoan, Crowleyk langara bidali du jaurtiketa. Bidasoari gainera zetorkionaren aurrerapena izan da. Artalekuko taldeak ez du funtzionatu, ez defentsan, ezta erasoan ere. Sei metroko marratik jaurtiketa mordoa huts egin dute irundarrek. Neurri batean, García atezainaren abileziaren ondorioz. Hala ere, 23-23ko berdinketa sartzea lortu du Caverok, 50.minutuan. Emandako itxura txarra alde batera utzi, eta neurketa irabazteko hamar minutu izan ditu Bidasoak. Azken minutuan sartuta, Davidovicek gol bateko abantaila eman dio etxeko taldeari, salbuespen izan den jokaldi landu baten ondoren. Baina Artalekukoek ezin izan dute galiziarren erasoa gelditu. Azken jokaldian presaka ibili da Bidasoa, eta huts egin du, beste behin ere. Sailkapenean Irungo taldea harrapatzeko aukera eman dio berdinketak Palma del Riori.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...