Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
11 Abe, 2019 Irun, Bidasoa, Balonmano, Liga Asobal, Balonmano Sin Fin
Balonmano Logroño La Riojak Granollersen aurka galdutako neurketa baliatu du Bidasoak Asobal Kopan bigarrenez jarraian sartzeko. Irundarrek 35-28 garaitu dute Balonmano Sin Fin taldea.
35 – Bidasoa-Irun (18+17): Rangel, Crowley (2), Kauldi (4, 2 p.), Serrano (3), De la Salud (1 p.), Rodrigo Salinas (5), Seri (4); Ledo, Cavero (3), Orbović, Zabala (3), Esteban Salinas (4), Renaud-David (4), Azkue (2 p.), Tesoriere eta Da Silva.
28 – Liberbank Cantabria Sinfín (12+16): Mijuskovic, Blázquez, Lastra (1), Basualdo, Zungri, Valles (8, 2 p.), Dimitrievski (1); Marín, Muñiz, Valverde, Torriko (9), Postigo (1), Da Silva, Herrero Lon (6) eta Iglesias (2).
Bidasoak Asobal Ligako lehen itzulia modu ezinhobean bukatu du, Balonmano Logroñol azken jardunaldian galdu eta gero, gaurko garaipenaren bidez Asobal Kopan sartzeko txarteltxoa lortu du eta beraz, larunbatean Valladoliden izango da txapelketa eskuratzeko helburuan. Atletico Recoletas Valladoliden aurka jokatuko du talde irundarrak eta irabaztekotan, igandean Bartzelonaren aurka finala jokatuko dutela aurreikusten da. Balonmano Sin Fin 35-28 garaituta, Asobal Ligako lehen itzula 24 punturekin sailkapeneko hirugarren bezala bukatu du Bidasoak eta otsailean, selekzioen txapelketaren ondoren, Artelekura indar berrituta bueltatuko dira.
Neurketaren lehen minutuetan Bidasoak argi utzi du Asobal Kopako txartela nahi zuela eta bostgarren minuturako, Seri, Serrano, Kauldi Odriozola eta Esteban Salinasek 4-1ekoa ezarri dute. Hortik aurrera, bi taldeak kolpeka hasi ziren golak sartzen, baina beti ere, Bidasoak bi eta hiru golen abantaila mantendu du. Lehen zatiko azken minutuetan ordea, Rangelen atea sei minututan golik jaso gabe egon da eta horrek atsedenaldira 18-12ko abantailarekin iristea ahalbidetu du.
Bigarren zatia bide beretik garatu da. Lehen zatiko abantaila defentsako lan bikain baten bidez mantendu dute Jacobo Cuetararen jokalariek eta talde kantabriarraren markagailuan hurbiltzeko saiakerak ondo aldendu ditu. Baina, Sin Fin oso talde gogorra da eta nekez ematen du amore, hiru goletara hurbildu ziren markagailuan eta Bidasoak urduritasun puntu bat izan du bigarren zatiko azken partean. Hala ere, lehen zatian bezala, azken minutuetan Bidasoak defentsa gogortu du eta kanpoko taldeak bost minutu golik erdietsi gabe egon da eta azkenean, 35-28koarekin bukatu da neurketa.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...