ELORRIO EZIN MENDERATU
Errugbia

ELORRIO EZIN MENDERATU

Irundarrek bazekiten zelai zailara bidaiatzen zutela. Denboraldiko lehen zatian, Zaisa Txingudi Rugby Clubak baja asko zituela medio, 20-71 galdu zuten Elorrioren aurka.

35 punturekin sailkapeneko liderrak dira elorriotarrak, izan ere, jokatu dituzten zazpi jardunaldietan zapore berdina dastatu dute, garaipenarena hain zuzen. 

Baina irundarrek gogo asko zuten talde honen aurka jokatzeko, batetik, min hartuta zituzten jokalariak berreskuratu zituztelako eta bestetik, sailkapenean gora egin nahi zutelako.

Eta horrela hasi zuten norgehiagoka. Lehen zatian, defentsan zein erasoan gogor ekin zioten eta 12-15 markagailuan aurreratu ziren. Baina bigarren zatian ezin izan zuten emaitza mantendu.

Elorriok irundarren defentsan zuloak aurkitu zituen eta azkenean garaipena etxean geratzea lortu zuten. 

Zaisa Txingudi Rugby Clubak porrot honen ostean, 19 punturekin sailkapeneko hirugarrena da. Oso hurbil dituzte laugarren sailkatuak, beraz, urtarrilaren 12an Zornotzaren aurka jokatuko duten norgehiagokan garaipena eskuratzen saiatuko dira. Zornotza, 28 punturekin eta porrot soil batekin, sailkapeneko bigarrena da, hau da, gabonetan beste partidu zail batetarako ondo prestatu beharko dira irundarrak. 

PLENTZIAKO TRAMITEA GAINDITUTA
Errugbia

PLENTZIAKO TRAMITEA GAINDITUTA

Norgehiagokaren hasieran bidasoatarrak izan ziren nagusi, meleak eta eskura bidalitako baloiak bereganatu zituzten. Horrela, laugarren minutuan touch bat irabazi eta gero, partiduko lehen entsegua...

ZAISA TXINGUDI RUGBY TALDEA IGOERA POSTUETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDI RUGBY TALDEA IGOERA POSTUETAN

Larunbatean Gaztedi talde gasteiztarrak Plaiaundiko zelaia bisitatzen zuen. Txingudi Rugby Clubak igoera postuetan mantentzeko garaipena behar zuen eta jakinaren gainean ziren norgehiagoka gogorra...

50 URTE ERRUGBIAREN MUNDUAN
Errugbia

50 URTE ERRUGBIAREN MUNDUAN

Baloi bat erosi eta Hondarribiko hondartzan hasi ziren eskualdeko lehen errugbi jokalariak hainbeste maite duten kirola praktikatzen. 50 urte geroago, Txingudiko bailaran errugbiak ez da...

GARAIPEN SENDOA ETA ZORNOTZA BEGIBISTAN
Errugbia

GARAIPEN SENDOA ETA ZORNOTZA BEGIBISTAN

Neurketa erraza izango zela aurreikusten zen, izan ere, Eibar taldea sailkapeneko azkenengoa da, zalantza bakarra zelaian zentratzen zen. Unbe zelaiak ezaugarri bereziak ditu, haize ufada handiak...

GARAIPENA BEHAR ZUTEN ETA LORTU ERE
Errugbia

GARAIPENA BEHAR ZUTEN ETA LORTU ERE

Garrantzi handiko norgehiagoka zen larunbatekoa, sailkapeneko bigarren sailkatuak bisitatzen zuten Plaiaundiko zelaia eta 34-17ko garaipena eskuratzea lortu zuten irundarrek.

Zelaiaren...

ELORRIO EZIN MENDERATU
Errugbia

ELORRIO EZIN MENDERATU

Irundarrek bazekiten zelai zailara bidaiatzen zutela. Denboraldiko lehen zatian, Zaisa Txingudi Rugby Clubak baja asko zituela medio, 20-71 galdu zuten Elorrioren aurka.

35 punturekin...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika