Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
05 Eka, 2016
Asobal Ligara igotzea lortu du Irungo taldeak
BIDASOA: Dejanovic, Cristian (3), Crowley (2), Kauldi (6), Muiña (5), Davidovic (4), Azkue (3). Zubiria, Cavero, Beltza, Portero, Villar (2), Mouriño, Bezbradica, Rincón, Martínez.
ZAMORA: Grande, Ceballos, Abalos (1), Reyes (4), Martín (3), Alonso (2), Prieto. Carballo (1), Ruiz, Cano (2), Gómez, García (1), Molina (6), Luis Martín, Del Val (2), Maciel, Sandín.
EPAILEAK: álvarez Menéndez, Friera Cavada.
Denboraldiko helburua bete du Bidasoa-Irunek, eta Asobal Ligan ariko da hurrengo denboraldian. Artalekun antolatu duen igoera fasea irabazita lortu du, Ciudad Real eta Zamora mendean hartuta. Final lehiatua izan da igande arratsaldekoa, eta estu ibili da markagailua, azken hamar minutuetara arte. 4.minutuan Markel Beltza lehen aldiz kanporatu du epaileak, defentsaren gogortasunaren seinale. 10.minututik aurrera Bidasoak neurketaren agintea hartu du, eta min handia egin dio Zamorari. Bost goleko aldea izan du, eta seikoa lortzeko aukera ere eduki du (12-7). Lehen zatiaren bukaera txarrak, ordea, markagailua estutu du atsedenaldirako (12-11).
Bigarren zatiaren hasieran, Zamorak antolatutako 5-1eko defentsa gainditzeko lana izan du etxeko taldeak. Dena den, erasoan ezinean ibili bada ere, Bidasoak ez du burua galdu. Sendo jarraitu du defentsan, eta Zamorak abantaila hartzea ekidin du. 38.minutuan epaileak Kauldi kanporatu duenean, 13-13koa sartzeko aprobetxatu du Zamorak. Bigarren zatiko lehen hamabost minutuetan, bi gol besterik ez ditu sartu Bidasoak. Iago Muiñak egindako jaurtiketak izan dira. Hurrengo erasoetan, ordea, pibotearekin konektatzeko bidea topatu dute bidasoarrek, eta Davidovicek bi gol sartu ditu (16-14).
Hamar minutu falta zirela, Crowleyk hiru goleko abantaila eman dio Bidasoari, ezker hegaletik (18-15). Artalekuko 2.000 zaleak piztu ditu golak, eta etenik gabe babestu dute taldea aurrerantzean. 55.ean bi goleko abantaila zuen talde irundarrak (21-19). Zamorak baloia galdu du, eta Kauldik hiruko aldea eman dio etxeko taldeari. Hortxe agortu da Zamoraren itxaropena. Bidasoak defentsan estutu du beste behin ere, eta kontraerasoan erabaki du norgehiagoka. Azken minutu eta erdian garaipenaz gozatzeko aukera ere izan dute jokalariek. 60.minutua betetzerakoan, festak eztanda egin du Artalekuko pistan, eta harmailetan. Irungo Bidasoa talde historikoa goi mailan ariko da berriro.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...