HOBETU BEHARREAN, EGOERAK OKERRERA
Futbola

HOBETU BEHARREAN, EGOERAK OKERRERA

Real Unionek Barakaldoren aurka Lasesarren 3-1 galdu ondoren, promozio postuetatik jeitsiera postuetan kokatuta egotera pasa da

Beltza da oso Real Unionen etorkizuna. Alberto Iturralde klubera iritsi zenetik bi jardunaldi igaro dira eta emaitza berdina lortu dute bietan, porrota. Hobetu beharrean, egoerak okerrera egin du, izan ere, Gernikak Sanseren aurka lortutako puntuaren ondoren, Real Union promozio postuetatik jeitsiera postuetara jeitsi da. Hori gutxi bazen, Izarrak ere Torrelavegako Gimnastikaren aurka berdindu zuen ere eta beraz, bi puntutara aldendu dira mailan mantentzeko aukerak.

Neurketari dagokionez, lehen zatian Real Unionek Barakaldoren erasoak jasaten jakin zuen. Erasoko aukerak etxeko taldearentzat ziren, baina Real Unionen defentsa sendo aurkitzen zen. 45.minuturarte izan zen hori, partidua atsedenaldira iristear zenean, Fran Garciak korner bat baliatuz 1-0ekoa lortu zuen. Berriro ere, kolpe latza txuribeltzentzat.

Bigarren zatian, Real Unionek lerroak aurrera bota zituen eta aukera gehiago izan zituen. Barakaldo ez zegoen eroso bere zelaian jokatzen eta 63.minutuan Dani Estradak penalti bat baliatuz 1-1eko berdinketa ezarri zuen markagailuan. Orduan partiduak kontrola galdu zuen, bi taldeek garaipena behar baizuten, etxekoek igoera postuetan jarraitzeko eta Real Unionek beheko postuetatik ihes egiteko. Minutuak aurrera pasa ahala, neurketa zakartzen hasi zen eta 81.minutuan partiduko momento erabakigarriena eman zen. Javi Martinez, Real Unioneko aurrelariak bigarren txartel horia ikusi zuen eta talde txuribeltza hamar jokalarirekin utzi zuen. Ordutik, etxeko taldea nagusi izan zen berdegunean eta lau minutuetan bi gol eskuratu zituen. Jurgi Oteok 87.minutuan eta Alvaro Barbosak 93.minutuan. Azkenean 3-1 eta berriro ere, esku hutsik irunera.

Aipatu antzera, egoera oso larria da Real Unionena, baina sei jardunaldi gelditzen dira liga bukatzeko eta egoera hau iraultzeko aukera baditu oraindik. Hori bai, berriro ere datorren larunbatean jokoan jarriko diren hiru puntuak lortzea ezinbestekoak izango dira. Aurrean Langreo talde asturiarra izango dute. 

ERDIGUNEA INDARTZEKO JOKALARI BERRI BAT
Futbola

ERDIGUNEA INDARTZEKO JOKALARI BERRI BAT

 Xabi Cardenas 21 urteko jokalari Usurbildarra denboraldi baterako Real Unionekin akordio batera iritsi da 

Real Unionek jokalari berri bat...

AITOR ARANZABE ETA IÑAKI RECIO REAL UNIONEN ARITUKO DIRA ERREALAK UTZITA
Futbola

AITOR ARANZABE ETA IÑAKI RECIO REAL UNIONEN ARITUKO DIRA ERREALAK UTZITA

Real Unionek denboraldi berriko plantila egituratzen jarraitzen du: Aitor Aranzabe eta Iñaki Recio utzita arituko dira, Eizmendi anaiak urtebete jarraituko dute...

CEBERIO ETA BEITIA KANPORA, SEQUEIRA BESTE URTE BAT TXURIBELTZ
Futbola

CEBERIO ETA BEITIA KANPORA, SEQUEIRA BESTE URTE BAT TXURIBELTZ

Jon Ceberio eta Joseba Beitia erdilariak ez dute datorren denboraldian Real Unionen jarraituko, Sequeira atezain kostarrikarra ordea beste denboraldi baterako...

IOSU ESNAOLAK EZ DU REAL UNIONEN JARRAITUKO
Futbola

IOSU ESNAOLAK EZ DU REAL UNIONEN JARRAITUKO

Orain arte Real Unioneko kapitaina zen Iosu Esnaola oriotarrak ez du datorren denboraldian talde txuribeltzaren elastikoa jantziko

Sei denboraldi Real...

GORKA LARRUCEA ERDIGUNEA INDARBERRITZERA DATOR
Futbola

GORKA LARRUCEA ERDIGUNEA INDARBERRITZERA DATOR

Gorka Larrucea Real Unioneko jokalari berria da Gernikako klubatik desbinkulatu ostean eta urte baterako sinatu du. Bestetik, Real Unionek agur esan dio...

ENEKO ROMOK EZ DU KIROL ZUZENDARI BEZALA JARRAITUKO
Futbola

ENEKO ROMOK EZ DU KIROL ZUZENDARI BEZALA JARRAITUKO

Real Union klubak atzo argitara eman zuen orain arte Kirol Zuzendaritzaren ardura zuen Eneko Romoren dimisioa onartzen duela

Udara zaila izaten ari da...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika