10 Abe, 2015
Bi neurketa jokatu ditu Emakumeen Superdibisioko Leka Eneak abenduko zubian. Larunbatean Galiziara bidaiatu zuten neskek, Santiagoko Orballoren aurka jokatzeko. Sailkapeneko liderra da talde galiziarra, eta nagusi izan zen irundarren kontrako lehian (4-1).
Astelehenean, berriz, Linares mendean hartu zuen Leka Eneak, Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan (4-1). Sailkapeneko bigarrena da talde andaluziarra. Seigarren jardunaldiari zegokion norgehiagoka izan zen. Asteburuan ere bi partida jokatuko ditu Leka Eneak, oraingoan, Katalunian. Calellan larunbatean, eta Mataron igandean.
Berdinketa mutilek
Gizonen Superdibisioko taldeak DKV Borges bigarren sailkatuaren etxean beridundu zuen ostiralean (3-3). Larunbatean Burgosen etxean jokatuko dute Leka Eneako mutilek. Sailkapeneko laugarren tokian daude irundarrak.
Hirugarrenez jarraian, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Champions League txapelketa jokatu du.
Lekaenea Mahai Tenis taldea Champions...
Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeak lehen faseko azken neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoen taldeak garaipena erdietsi zuen; gizonezkoenak, ostera, porrota...
Lakenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak sailkapenean aurrera egiteko puntu baliotsua eskuratu zuen Girbau Vic liderraren aurka. Gizonezkoek galdu eta hirugarren...
Espainiako Ohorezko Mailako emakumezkoen kontzentrazio-jardunaldia jaso du Irungo Sonia Etxazarreta kirol-zentroak. Lekaenea Mahai Tenisek Jaenen aurka berdindu eta...