Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
31 Mar, 2019 Irun, Bidasoa-Irun, Balonmano, Liga Asobal, Angel Ximenez Avia Puente Genil
Bidasoak sendotasun handiarekin 22-28 garaitu zuen Angel Ximenez Avia Puente Genil taldea, historian lehen aldia da Bidasoak Kordobako hirian garaipena lortzen duela
Angel Ximénez Avia Puente Genil (11+11): Álvaro de Hita, Tuá (3), Chispi (3), Rudovic (2), Domenech, Víctor Alonso (4, 2 p.) y Almeida; Costa (3), Moyano (1), Chaparro (1), Jiménez (1), Martín (1) y Castro (3).
Bidasoa Irun (16+12): Xoán Ledo, Zabala (4), Serrano (1), Kauldi (6), Seri, De la Salud (4, 2 p.), Rodrigo Salinas (4); Aldaba (1), Azkue (4, 1 p.), Esteban Salinas (2), Cavero (1), Tesoriere, Paco Barthe y Renaud (1).
Aukera ezinhobea zuen ostiralean Bidasoak Asobal Ligako bigarren postuan sendotzeko, eta aukera primeran profitatu zuten. Jacobo Cuetarak Kordobara bidaiatu baino lehenago aipatu zuen neurketa garrantzitsua izango zela denboraldi bukaera iristear dagoen une honetan taldearen egoera ikusteko, eta taldeak denboraldi osoan zehar bezala, ezinhobe erantzun zuen Angel Ximenez Avia Puente Genil 22-28 garaituz.
Lehen minutuak oso berdinduak izan ziren ordea, erasoak defentsei gainentzen ziren eta hamargarren minutura Bidasoa gol bateko aldearekin iritsi zen (5-6). Ordutik aurrera, Jacobo Cuetararen defentsa kokatu zen eta Puente Genileko erasoak arazo handiagoak izan zituzten golak eskuratzeko. 11.minutuan Julian Ruizek, Bidasoako entrenaitzaile ohiak, hutsartea eskatzera behartuta ikusi zen, izan ere, bi minututan 5-8ra urrundu zen Bidasoa. Etxekoak erreakzionatu zuten eta gol batetara jarri ziren ere, baina atsedenaldira 11-16ko emaitzarekin iritsi zen Bidasoaren alde. Defentsa lan bikaina eta kontraeraso bortitzak baliatu zituzten lehen 30 minutuetan bost goleko aldearekin bukatzeko.
Bigarren zatian etxekoek erritmo handiarekin irtetzea espero zen, baina Bidasoak eskarmentu handia erakutsi zuen eta lehen zatia bukatu bezala hasi zen bigarrena. Bi taldeek gol batzuk jarraian eskuratu ondoren, Bidasoak berriro ere errenta eroso bat lortu zuen, 14-21 hain zuzen eta Julian Ruiz sutan, hutsartea eskatu zuen berrriz. Berandu zen erreakzionatzeko eta ordurako Bidasoak kruzero martxa abian zuen, neurketa bukatzeko hamar minuturen faltan, hamar goleko aldea zuten markagailuan (16-26). Barthe eta Tesorieren defentsak eragin handia izan zuen alde hau lortzeko, baita Xoan Ledoren lanak ere. Azkenean 22-28 bukatu zen partidua, bi puntu gehiagorekin, 34rekin eta Asobal Ligako bigarren postuan sendotuta.
Esan bezala, asteburu honetan ez da Asobal Liga jokatuko, Errege Kopako fase finala jokatuko du Liberbanc Ciudad Encantada Cuencaren aurka, 18.30etan eta ETB1en bidez ikusteko aukera izango da.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...