34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
02 Urr, 2016
BIDASOA: Dejanovic, Crowley (3), Nonó (1), Odriozola (1), Borragán (11), Popovic, Lancina. Zubiria, Cavero (2), Martínez (1), Aldaba (1), Serrano (2), Muiña (1), Basaric (5).
PUERTO SAGUNTO: Bruixola, Pérez de Hinestrosa (6), García (6), Spiljak (3), Pozzer (5), Fernández (1), Sorrentino (3). Moral (1), Ruiz, Tarraso (3), Alegre, Linares, Pacheco (1), Sario.
MARKAGAILUA: 1-3, 3-5, 5-7, 7-9, 9-11, 10-16 (atsedenaldia); 10-17, 12-19, 16-22, 21-25, 26-26, 28-28.
Galdua zirudien norgehiagokari buelta eman dio Bidasoak, balio handiko puntua eskuratzeko. Zeharo ezberdinak izan dira Puerto Saguntoren aurkako bi zatiak. Lehenengoan itxura pobrea eman du etxeko taldeak, erraztasun handia eman baitio Saguntori, defentsa ahul samar batekin, eta erasoan huts eginez eta baloia behin eta berriro galduaz. Atsedenaldiaren aurreko bost minutuak tamalgarriak izan dira, 1-5eko partzialarekin, 10-16ra ihes egin baitu Saguntok.
Lehen zatiaren hasieran, norabidean ez da aldaketarik izan. Zortzi golera handitu du abantaila kanpoko taldeak. 45.minutuan hasi da neurketa aldatzen. 0-4ko partziala lortu du etxeko taldeak, eta 19-22ra gerturatu da, kontraeraso bizkorrekin. Taldeak indar pixka bat eman dionean, Artaleku berotu egin da, eta babes lagungarria eman dio aurrerantzean. Are gehiago hurbildu da Bidasoa, Caverok eskuin hegaletik lehia berdintzeraino (26-26). Azken minutuak tentsio handikoak izan dira, eta bi taldeek izan dute garaipena eskura. Une kritiko bat izan du Bidasoak, Crowleyk 28.minutuan berdintzeko aukera galdu duenean. Baina ondo eutsi dio talde irundarrak Saguntoren azken erasoari. Baloia berreskuratu du, eta Borraganek amaierako berdinketa jarri du markagailuan.
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...