TERESA ERRANDONEA, IÑIGO VERTIZ ETA BIDASOA 2019KO SARITUAK

Astelehenean urteroko Irungo Kirolaren Galan, urteko kirolariei zuzenduta dauden sariak banatu ziren

Musika Eskolako Kontserbatorioko aretoan ospatu zen Kirolaren Gala, bertan emakumezko, gizonezko eta talde onenen sariak banatu ziren. Aurten berezitasun batekin iritsi zen gala, laugarren sari bat banatu zuten, Irundarrek aukeratutako kirolari onenaren saria hain zuzen.

Bidasoa Atletiko Taldeko Teresa Errandonearentzat izan da aurtengo emakumezkoen saria. “Lana balioan jartzen duen saria da hau, motibazio handia da niretzat halako sari bat jasotzea”, aitortu zuen korrikalariak. Gizonezko onenaren saria ordea, Hondarribia Arraun Elkarteko Iñigo Vertiz arraunlariarentzat izan zen. Gainera, irundarren saria ere jaso zuen, bi sarikin eguneko protagonista izan zen. “Ohore bat da niretzat bi sari hauek jasotzea, ez nuen inola espero, ikaragarria da niretzat”, adierazi zuen Vertizek.

Bukatzeko, talde onenaren saria Bidasoa eskubaloi taldeak eskuratu zuen. Iker Serranok kapitainak jaso zuen saria klubaren izenean: “Hiriak emandako errekonozimendu bat da, eta beraz, estimu eta emozio handiarekin jasotzen dugu saria.  

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika