BIOK TXINGUDIK EZIN IZAN ZION DURANGORI AURRE EGIN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK EZIN IZAN ZION DURANGORI AURRE EGIN

Markagailuan aitzina hartzen lehenak izan ziren mugakoak, baina bizkaitarrek emaitza iraula eta garaipena eskuratu zuten

Biok Txingudik aurkari zaila izan zuen asteburuan eta, saiatu bazen ere, ezin izan zion aurre egin Durango Rugby Taldeari. Markagailuan aitzina hartzen lehena izan zen, hala ere, Asier Gonzalezen taldea. Enara Arrutik, 21. minutuan, entsegua egin eta 0-5ekoa ezarri zuen. Hortik aitzinera, ordea, etxekoak erritmoa handitu eta erasoan gogor ibili ziren. 29. minutuan partidua berdindu zuten, eta sei minutu beranduago, emaitza irauli eta markagailua berdindu zuten. Edonola ere, Txingudikoek ez zituzten besoak jeitsi eta saiatzen segitu zuten.

Bigarren zatiaren hasieran, oraindik ere gogorragoa egin zuten etxekoek neurketa. Lau entsegu eta bi eraldaketa egin zituzten lehenengo hamar minutuetan eta 34-5ekoa ipini zuten. Hala ere, bisitarien taldeko Maren Santa Cruzek entsegu bat egin zuen, 64. minutuan, eta 34-10ekoa lortu dute. Etxekoek intentsitatea igo eta mugakoen nekea aprobetxatuta, 48-10ekoa ezarri zuten behin-betiko. Azken minutuetan Biok Txingudik ahalegina egin zuen puntu gehiago bateko, baina ezin izan zuten markagailua mugitu.

Txingudi/Bera Berak porrota Durangoren kontra

18 urtez azpiko Txingudi/Bera Bera taldeak ezin izan zuen Durango garaitu. Aurkaria hasieratik harri zen aitzinetik markagailuan, eta bukaera bitarte lortu zuen partiduan nagusitasuna edukitzea. Aukera handirik gabeko partidua izan zen mugakoentzat eta azkenean, 45-0ekoarekin galdu zuten.

Gabiria Txingudi/Baztanek garaipena lortzeko puntuan

16 urtez azpiko taldeak denboraldiko lehen faseko partidu erabakigarria jokatu zuen Eibarren kontra Plaiaundin. Garaipena eskuratzeko puntuan egon ziren mugakoak, baina azkenik ihes egin zion markagailuan.

Partidua hasita, lehen hamar minutuetan, bi entsegu eta eraldaketa bat lortu zuen Eibarrek, 0-12koa paratuz. Hiru minutu beranduago, Aimar Echevestek markagailua ireki eta 5-12koa ezarri zuen. Horrez gain, Oier Oliveirak berdinketa lortu zuen entsegu eta eraldaketa batekin. Atsedenaldia baino lehen ordea, Eibarrek emaitza bere alde jarri zuen berriz ere (12-22).

Bigarren zatian berriz, etxekoak aurrea hartu eta 24-22koa ezarri zuen berriz ere. Thiago Quimeyren entsegua Oier Oliveira eraldatu zuen lehenik, eta Kemen Sagarzazu baztandarrak bertze entsegu bat eginez lortu zuten markagailua euren alde jartzea. Partidua garaipenarekin bukatu behar zela uste zutenean aldiz, Eibarrek bostgarren marka lortu eta 24-29koa ezarri zuten behin-betiko.

Honen ondotik, Gabiria Txingudi/Baztanek hirugarren postuan bukatu du denboraldiko lehen fasea eta play-offa jokatzeko aurkariak zein izanen diren zain daude orain. 

TXINGUDI RUGBY KLUBAK BERE EGUNA OSPATUKO DU BIHAR
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBAK BERE EGUNA OSPATUKO DU BIHAR

Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko

Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi...

BIOK TXINGUDI EUSKAL LIGAKO B MULTZOKO TXAPELDUNORDEA
Errugbia

BIOK TXINGUDI EUSKAL LIGAKO B MULTZOKO TXAPELDUNORDEA

Txingudi Rugby Klubeko taldeak ezin izan zuen Sarako Izarra garaitu eta bigarren postuan bukatu du senior mailako bere lehen denboraldia

Ligako...

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN NEURKETA JOKATUKO DU ASTEBURUAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN NEURKETA JOKATUKO DU ASTEBURUAN

Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia

Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....

TXINGUDI/BAZTAN TALDEA GIPUZKOAKO B MULTZOKO TXAPELDUNA
Errugbia

TXINGUDI/BAZTAN TALDEA GIPUZKOAKO B MULTZOKO TXAPELDUNA

Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia

Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...

TXINGUDI/BAZTANEK B MULTZOKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR PLAIAUNDIN
Errugbia

TXINGUDI/BAZTANEK B MULTZOKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR PLAIAUNDIN

La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan

Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...

BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN

Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da

Biok Txingudik 27-22ko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika