BIRA VILAREN BIGARREN EDIZIOA OSPATUKO DA URRIAREN 15EAN

Aurten ibilbidea xamurtzeaz gain, lehen aldiz Ipar Euskal Herrira sartuko da martxa zikloturista

Bira Vilaren bigarren edizioa ospatuko da heldu den urriaren 15ean, igandea. Hondarribian izanen du irteera eta helmuga, baina 115 kilometrotan inguruko zenbait herri zeharkatuko ditu. Tartean, lehen aldiz, Ipar Euskal Herrira sartuko da martxa zikloturista, Beratik Sarara zehazki. Dagoeneko 400 bat txirrindularik izena eman badute ere, oraindik urriaren 11a bitarte irekita egonen da epea.

Patxi Vila txirrindulari ohiak antolatutako martxa berriz ere eskualdean izanen dugu heldu den urriaren 15ean. 115 kilometroko ibilbidea izanen da aurten, 2283 metroko desnibel positiboarekin. Pasa den urtean gogorregia zela kexatu ziren partehartzaile batzuk, eta beraz, aurtengo ibilbidea zertxobait xamurtu dute. Erlaitz mendatea kendu eta bertze guztiak zeharkatuko ditu tropelak: Lizuniaga, Lizarrieta, Agiña, Aritxulegi eta Jaizkibel. Bertze berritasunak ere egonen dira, izan ere, aurten lehen aldiz Ipar Euskal Herrira pasatuko da martxa. Beratik Sarako bidea hartuko dute, gero berriz ere Etxalarik Hegoaldera sartzeko. Iparraldeko txirrindulari taldeekin bat egin dute ibilbidea prestatzeko eta horrek bertako partehartzaile gehiago izatea ekarri du. Pasa den urtean 12 bat izan ziren Iparraldetik etorritakoak eta aurten berriz, 100dik gora dira dagoeneko izena eman dutenak.

Honez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol saileko “Emakumeak Mugimenduan” ekimenarekin bat egin du martxan aurten ere. Txirrindularitza emakumeei hurbiltzeko eta hauek kirol munduan ahalduntzeko asmoz.

Dagoeneko 400 bat txirrindularik eman dute izena Bira Vila martxa zikloturistan, eta oraindik ere dortsalak eskuragarri egonen dira urriaren 11a bitarte, https://vilabira.com webgunean. Antolatzaileek erran dutenez, 600 bat partehartzaile espero dituzte guztira bigarren edizio honetan. 

Patxi Vila txirrindulari ohia:


HAIMAR ETXEBERRIA ETA HARITZ SEIN IRUNDARRAK ESSOR BASQUE-N

2024ko denboraldiari hasiera emanen diote Euskal Federazioaren maillotarekin

2024ko denboraldiari hasiera emanen diote gure eskualdeko 23 urtez...

IRUNES TXIRRINDULARITZA TALDEKOAK ESPAINIAKO KOPAKO PROBAN EGON DIRA

Tafallako Miguel Indurain Belodromoan ospatu zen proba eta sei irundar lehiatu ziren bertan

Irunes Txirrindularitza taldeko txirrindulariak pistako...

IRUNES TXIRRINDULARITZA TALDEAK BTT TXAPELKETA ANTOLATU DU IGANDERAKO

Infantil, alebin eta benjamin mailako txirrindulariak lehiatuko dira Puianako zirkuituan

Irunes Txirrindularitza Taldeak urteko lehen hitzordua...

HAIMAR ETXEBERRIAK EZ DU EOLO-KOMETAN SEGITUKO

Denboraldiko azken lasterketetan emaitza onak pilatu baditu ere, txirrindulari irundarrak urte gogorra bizitu du

Haimar Etxeberriak balorazio...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika