HAIMAR ETXEBERRIAK EZ DU EOLO-KOMETAN SEGITUKO

Denboraldiko azken lasterketetan emaitza onak pilatu baditu ere, txirrindulari irundarrak urte gogorra bizitu du

Haimar Etxeberriak balorazio positiboa egiten du aurtengo denboraldiaz, nahiz eta gogorra izan den. Urteko lehen lasterketak indarrez hasi zituen txirrindulari irundarrak, baina horietako batean erorketa bat sufritu zuen. Lesio larririk izan ez bazuen ere, berreskuratu zenean, kotxe batek azpian harrapatu zuen entrenatzen ari zela. Sahietsetan fisura bat izan zuen eta beraz, geldirik egon behar izan zuen aste batzuz. Berriz ere lehiara bueltan zenean, bertze erorketa batean murgildua egon zen eta orduan ere, kirofanotik pasatu behar izan zuen.

Egoera guzti horiei buelta emanda, Haimar Etxeberriak garaipen garrantzitsuak pilatu ditu aurtengo denboraldian eta podiumera igan da zenbait alditan ere. Etxeberria hirugarren izan zen, otsailean, Memorial Manuel Sanroma Valencia lasterketan, eta Kantabriako Itzuliko bigarren etapan, irailean. Laudioko Sarian ere bigarren postua eskuratu zuen, eta horrez gain, lehena izan zen Valentziako Itzuliko hirugarren eta azken etapan, eta lehen postuan helmugaratu zen baita ere, Xanixteban Sari Nagusian, abuztuan.

Denboraldi gogor honen ondotik, orain atseden hartzen ari da Irungo txirrindularia, baina dagoeneko aitzinera begira ere jarri da. Heldu den denboraldian ez da Eolo-Kometa taldean egonen eta beraz, bere “manager”-rarekin lanean ari da talderen baten parte izateko. Edonola ere, lasai dago Etxeberria eta etorkizunari indarrez eta ilusioz begiratzen dio. 

(Argazkia: Valentziako Itzulia)

HAIMAR ETXEBERRIA ETA HARITZ SEIN IRUNDARRAK ESSOR BASQUE-N

2024ko denboraldiari hasiera emanen diote Euskal Federazioaren maillotarekin

2024ko denboraldiari hasiera emanen diote gure eskualdeko 23 urtez...

IRUNES TXIRRINDULARITZA TALDEKOAK ESPAINIAKO KOPAKO PROBAN EGON DIRA

Tafallako Miguel Indurain Belodromoan ospatu zen proba eta sei irundar lehiatu ziren bertan

Irunes Txirrindularitza taldeko txirrindulariak pistako...

IRUNES TXIRRINDULARITZA TALDEAK BTT TXAPELKETA ANTOLATU DU IGANDERAKO

Infantil, alebin eta benjamin mailako txirrindulariak lehiatuko dira Puianako zirkuituan

Irunes Txirrindularitza Taldeak urteko lehen hitzordua...

HAIMAR ETXEBERRIAK EZ DU EOLO-KOMETAN SEGITUKO

Denboraldiko azken lasterketetan emaitza onak pilatu baditu ere, txirrindulari irundarrak urte gogorra bizitu du

Haimar Etxeberriak balorazio...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika