IRUNDIK ABIATUKO DA 2024KO ITZULIA

Lehen etapa hiria zeharkatuko duen 10 kilometroko erlojupekoa izanen da

2024ko Euskal Herriko Itzulia aurkeztu dute gaur Irungo udaletxeko Areto Nagusian. Hain zuzen ere, hiritik abiatuko baita, apirilaren 1ean, lasterketa ezaguna. Lehen etapa hamar kilometroko erlojupeko bat izanen da, Luis Marianon hasiko dena eta San Juan plazan bukatu. Bigarren etapa ere, Ficobatik aterako da, nahiz eta oraindik ez duten argitu zein izanen den jardunaldi horren ibilbidea.

Julian Eraso, Itzuliko presidentea, Jose Luis Santano, Irungo alkatea, eta Borja Olazabal, Irungo kirol zinegotzia, egon dira 2024ko Itzuliko lehen etaparen aurkezpenean. Izan ere, Irunen hasiko da, apirilaren 1ean, heldu den urteko Euskal Herriko Itzulia. Hamar kilometroko erlojupeko bat gainditu beharko dute txirrindulariek lehenbizi eta ibilbideak hiria zeharkatuko du. Luis Marianon hasi eta San Juan plazan bukatuko da, tartean Olaberria auzoan aldapa bat eta helmugara ailegatu baino lehenagoko bertze aldapa gaindituta. Olaberrian egonen da, hain zuzen ere, lehendabiziko aldiz mendiko elastikoa zeinek jantziko duen erabakiko duen eremua.

Bigarren etapa ere Irundik aterako da, Ficobatik, baina ez dute zehaztu zein izanen den ibilbidea, ezta non izanen duen helmuga ere. Bertzalde, argitara eman dutena 2024ko Itzuliko datak izan dira. Apirilaren 1etik 6ra ospatu da eta bertan izanen dira World Tourreko 18 talde, baita bertze 7 gonbidatu ere, guztira 25 izanen dira lehian. 


HAIMAR ETXEBERRIA ETA HARITZ SEIN IRUNDARRAK ESSOR BASQUE-N

2024ko denboraldiari hasiera emanen diote Euskal Federazioaren maillotarekin

2024ko denboraldiari hasiera emanen diote gure eskualdeko 23 urtez...

IRUNES TXIRRINDULARITZA TALDEKOAK ESPAINIAKO KOPAKO PROBAN EGON DIRA

Tafallako Miguel Indurain Belodromoan ospatu zen proba eta sei irundar lehiatu ziren bertan

Irunes Txirrindularitza taldeko txirrindulariak pistako...

IRUNES TXIRRINDULARITZA TALDEAK BTT TXAPELKETA ANTOLATU DU IGANDERAKO

Infantil, alebin eta benjamin mailako txirrindulariak lehiatuko dira Puianako zirkuituan

Irunes Txirrindularitza Taldeak urteko lehen hitzordua...

HAIMAR ETXEBERRIAK EZ DU EOLO-KOMETAN SEGITUKO

Denboraldiko azken lasterketetan emaitza onak pilatu baditu ere, txirrindulari irundarrak urte gogorra bizitu du

Haimar Etxeberriak balorazio...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika