AURRERAPAUSU ITZELA ETTU CUPEAN
Mahai Tenisa

AURRERAPAUSU ITZELA ETTU CUPEAN

Etxetik kanpo eta Portugaleko lurretan, Lekaenea Klubeko emakumekoen taldeak Juncal 1-3 garaitu zuten

Lekaenearen emakumezko taldea bikain ari da denboraldi honetan, eta ETTU Cupeko final laurdenetako joanekoa bolada onaren adibide berri bat izan da. G.D.C.S. Juncal talde portugaldarraren kantxan jokatu zuten eta 1-3 emaitzarekin bueltatu ziren Irunera. Emaitza ezinhobea, igandean Sonia Etxazarreta Kirol Gunean final erdietako txartela eskuratzeko.

Maria Xiaok, Roxana Iamendik eta Lin Chia-Chihk ez zuten neurketa espero bezala hasi. Lin Tatiana Garnovaren aurka lehiatu zen eta jokalari errusiarrak etxeko taldearentzat eguneko puntu bakarra erdietsi zuen. Kanporaketa bigarren neurketan, Maria Xiaok Lekaenean aritutako Leila Oliveirak aurka jokatu zuen eta 2-3 garaituta, norgehiagoka berdindu zuen.

Roxana Iamendik ordea ez zuen hainbeste zailtasunik izan Gulchehkra Khusseinova garaitzeko eta balantza 1-2 Lekaenearen alde jartzeko. Hirugarren eta azken puntua Maria Xiaok lortu zuen bigarrenez. 0-2 aurreratu zen Lekaeneako jokalaria, Garnovak 2-2 berdintzea lortu zuen, baina azken joko erabakigarrian, Xiaok maisutasun osoz hirugarren puntua lortu zuen Lekaenea Mahai Tenis Taldearentzat.

Igande honetan Sonia Etxazarreta Kirol Gunean itzuliko partidua jokatuko dute. Nahiko bideratuta dute kanporaketa, izan ere, edozein garaipenek sailkatzeko balio die eta 2-3ko porrot batekin ere final erdietara aurrera egingo lukete. 

LEKAENEA ETTU CUPEKO FINAL ERDIETAN
Mahai Tenisa

LEKAENEA ETTU CUPEKO FINAL ERDIETAN

Juncal taldea berriz garaituta Lekaenea klubeko inoizko emaitzarik onena lortu du emakumezkoen taldeak. Gizonezkoetan, Espainiako txapelketari zegokion jardunaldian...

AURRERAPAUSU ITZELA ETTU CUPEAN
Mahai Tenisa

AURRERAPAUSU ITZELA ETTU CUPEAN

Etxetik kanpo eta Portugaleko lurretan, Lekaenea Klubeko emakumekoen taldeak Juncal 1-3 garaitu zuten

Lekaenearen emakumezko taldea bikain ari da...

ENDIKA DIEZ ESPAINIAKO TXAPELDUN
Mahai Tenisa

ENDIKA DIEZ ESPAINIAKO TXAPELDUN

Granadan Espainiako Txapelketa eta emakumezkoen Erreginaren Kopa ospatu zen eta Lekaeneak izugarrizko emaitzak eskuratu zituen: Endika Diez txapeldun bilakatu zen,...

LEKAENEAK GOI POSTUETAN JARRAITU NAHI DU
Mahai Tenisa

LEKAENEAK GOI POSTUETAN JARRAITU NAHI DU

Lekaeneako bi taldeek, Espainiako Mahai Tenis Gorengo mailako jardunaldi berri batean Sonia Etxazarreta Kirol Gunean puntu bat behintzat lortu zuten. Gizonezkoek...

LEKAENEAK BEREHORRETAN JARRAITZEN DU
Mahai Tenisa

LEKAENEAK BEREHORRETAN JARRAITZEN DU

Lekaenearen gizonezkoen taldeak beste behin etxetik kanpo aise garaitu zuen bere aurkaria. San Sebastian de los Reyesen aurka, 1-4 irabazita bi puntu gehiago batu...

LEKAENEA OSO SENDO DARRAI ESPAINIAKO LIGAN
Mahai Tenisa

LEKAENEA OSO SENDO DARRAI ESPAINIAKO LIGAN

Lekaenea Mahai Teniseko gorengo bi taldeek Espainiako Ligako talde gogor, sendo eta sasoikoenetarikoak erakusten ari dira 2020 urte berri honetan ere

Hiru...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika