BERRIRO ERE, AZKEN UNEETAN GALDU DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

BERRIRO ERE, AZKEN UNEETAN GALDU DU ERROIBIDEK

Erroibidek azken segunduetan garaipena lortu gabe jarraitzen du, Easo Tordowinek 60-58 irabazi dio prorrogan, donostiarren lehen garaipena ligan

Denboraldiko laugarren porrota jasan du gaur Erroibidek Donostian jokatu duen neurketan. Easo Tordowine taldearen aurka jokatu dute, sailkapeneko azkenak, eta prorrogan bi punturen aldeagatik galdu dute (60-58). Emaitza honen bidez, sailkapeneko bederatzigarren postura jeitsi da talde irundarra.

Lehen laurdena azken aldian bezala bikain hasi du Erroibidek. 0-11ko partziala lortu dute sekulako saskibaloia egiten. Easok ez zekien irundarren defentsa erasotzen eta abantaila ikusita, hutsartea eskatzera behartuta ikusi da donostiarren entrenatzailea. Ordutik aurrera, etxean jokatzen zuen taldea hobeto kokatu zen kantxan eta pixkanaka gizon garaien lana baliatuz markagailuan hurbildu ziren. Hala ere, lehen laurdena irundarrentzat izan zen, 14-18 bukatu zen lehen hamar minutuak.

Bigarren laurdena oso berdindua izan zen, defentsak gailendu ziren eta bi taldeek saskiratzeak lortzeko orduan zailtasun handiak zituzten. Erroibideko zortzi jokalariek asko eta ondo defendatu zuten eta bederatzi puntu soilik jaso zituzten. Erroibidek ez zituen puntu gehiago sartu, zortzi besterik ez eta beraz atsedenaldira iristerakoan, Easo hiru puntutara hurbildu zen (23-26).

Atsedenalitik bueltan, Easo agintzen hasi zen jokoan. Hirugarren laurdena bost punturengatik irabazi zuten eta beraz, lehen aldiz markagailuan aurretik jarri ziren (38-36). Baina azken laurdenean, Erroibidek berriro ere neurketa berdindu zuen, laugarren laurdenean donostiarrak baina hobeto jokatu zuten eta defentsan inoiz ez bezala borrokatu ostean 51-51 neurketa prorrogara bidali zuten. Hori bai, jaurtiketa libre asko huts egin zuten Sergio Martinen jokalariek, horietako bat sartzekotan, bi puntuak Erroibidek eskuratuko lituzke, baina ez zen horrela izan.

Prorrogan, berriz ere uztailak itxi ziren eta puntu gutxi sartu zituzten bi taldeek, baina donostiarrek bi gehiago lortu zuten. Asmatzen jakin zuten eta berriz Erroibideri txanponaren beste aldean egotea tokatu zitzaion.    

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?
Saskibaloia

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?

Erroibidek ezin izan du denboraldiko laugarren garaipena erdietsi, neurketa berdindu batean, Leioako Askartza taldeak 64-69 irabazi du.

Hiru hilabete...

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK

Hiru hilabete geldirik egon ostean, lehiaketa utzi zuten bezala bueltatu dira irundarrak, garaipenarekin alegia. Cafeteria Tartalo Ibaizabelen aurka 71-86 gailendu...

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT
Saskibaloia

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT

Neurketa zail batean, azken laurdenean Erroibidek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du eta sailkapeneko lider berri bezala kokatu da...

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU
Saskibaloia

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU

Ostiralean Hazparneren jaso zuten Irandatzen eta aise 78-59-ko garaipena erdietsi zuten; igandean, bestalde, Merignac 80-56 garaitu zituzten.

Ez ohiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika