DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA HENDAIA BASKET BALLENTZAT
Saskibaloia

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA HENDAIA BASKET BALLENTZAT

 Hendaiarrek garaipen sendo batekin denboraldi berriko lehen garaipena erdietsi dute, 41 puntuko aldeaz irabazi diote Bordeleko Saint Delphin taldeari (93-52). 

Hendaia Basket Ballek Saint Delphin taldearen gainetik pasa da denboraldiko lehen garaipena eskuratzeko. 41 puntuko aldeaz irabazi badute ere, lehen laurdena oso berdindua izan da. Hendaiarrek zonakako defentsa ezarri dute Saint Delphinen barruko jokoa eteteko, baina hirukoen bidez, guztiz hautsi dute etxekoen defentsa. Defentsa indibidualera pasa da Hendaia Basket Ball eta jokoa hobetu dute, baina intentsitate gehiago erakutsi duten arren, lehen laurdena 23-24 galdu dute.

Bigarren laurdenean, Hendaia Basket Ballek joko erritmoa bizitu du eta Bordeleko taldea zailtasunetan jarri dituzte. Saint Delphinek defentsa aldatu du, zonakakoan jarri dira, baina etxeko taldeak egindako jaurtiketak saski barruan sartu dira. Defentsan bikain aritu da Hendaia laurden honetan, 32-11ko partziala erdeitsi dute eta tarte handia lortu dute markagailuan.

Atsedenalditik bueltan, Saint Delphin markagailua iraultzeko gogoekin irten da kantxa osoko defentsa ezarriz. Markagailuan gerturatzeko aukerak izan dituzte, baina ez dute asmatu saskira jaurtitzeko unean. Hendaia Basket Ballek pazientzia izan du eta oso zuzen erasotu dute kanpoko taldearen saskia. 2+1 ugari erdietsi dituzte hirugarren laurden honetan, zati hau ere 18-12ko partzialarekin irabazi dute.

Azken laurdenean, Bordeleko taldearen intentsitate maila jeisten joan da eta Hendaia Basket Ballek neurketa bereganatu du. Etxeko taldeak, ordea, intentsitate maila ez du jeitsi, sentsazio onekin bukatu nahi zuten neurketa eta beste partzial handi bat lortu dute azken laurdenean, 20-5. Hendaia Basket Ballen entrenatzaileak, Andoni Castillok, norgehiagokan parte hartu duten 10 jokalarien jarrera txalotu nahi izan du, “oso neurketa ona jokatu dute guztiek, neurketa osoan zehar ez dute intentsitate maila jeitsi, nahiz eta neurketa berganatuta genuen ere”.

 

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?
Saskibaloia

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?

Erroibidek ezin izan du denboraldiko laugarren garaipena erdietsi, neurketa berdindu batean, Leioako Askartza taldeak 64-69 irabazi du.

Hiru hilabete...

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK

Hiru hilabete geldirik egon ostean, lehiaketa utzi zuten bezala bueltatu dira irundarrak, garaipenarekin alegia. Cafeteria Tartalo Ibaizabelen aurka 71-86 gailendu...

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT
Saskibaloia

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT

Neurketa zail batean, azken laurdenean Erroibidek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du eta sailkapeneko lider berri bezala kokatu da...

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU
Saskibaloia

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU

Ostiralean Hazparneren jaso zuten Irandatzen eta aise 78-59-ko garaipena erdietsi zuten; igandean, bestalde, Merignac 80-56 garaitu zituzten.

Ez ohiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika