ESTU BAINA BESTE GARAIPEN BAT HENDAIA BASKET BALLENTZAT
Saskibaloia

ESTU BAINA BESTE GARAIPEN BAT HENDAIA BASKET BALLENTZAT

Hendaia Basket Ballek datorren denboraldia prestatzen jarraitzen du eta denboraldi-aurreko hirugarren neurketa jokatu dute, 74-66 mendean hartu dute Zarautz

Bestelako lagun artekoa izan dute Regionale 3 mailan arituko den Hendaia Basket Ballek, Zarautzen aurka jokatu dute eta zortzi puntuko aldeaz gailendu ziren. Denboraldi-aurreko hirugarren neurketa izan da, baina gainontzeko neurketetan ez bezala, ezaguna ez zuten taldea izan dute aurrean. Zarautz zein Hendaia ez ziren jakitun zein talde izango zuten aurrean eta horrek neurketa are eta interesgarriagoa bilakatu du.

Oso talde gaztea eta intentsoarekin aurkeztu zen Zarautz, bete saskibaloi eredu bat ezagutzeko ilusioz beterik gurutzatu zuten muga. Hegoaldeko jokatzeko era eta iparraldekoa ez dute zerikusirik eta talka hori neurketan nabaritu zen. Blokeoz beterik neurketa prestatu zuen Zarautzek, Hegoaldean bakarkako lan gehiago erabiltzen da, baina Hendaiarrak ondo moldatu dira Zarauztarren erasoko saiakerak tapatzen. Hendaiarrek ohi duten erritmo bizia ezarri dute neurketan eta fundamentuzko jokaldiak eginez saskibaloi eragarkarri bat jokatzen dutela demostratu dute.

Lehen zatian, Hendaia Basket Ballek saskiratzeak eskuratu osteko defentsetan zelai osoko presioa egin du, Zarauztarrek hasiera batean zailtasunak izan dituzte defentsa horri eraso egiten eta horri esker, etxeko taldeak lehen errentak eskuratu ditu. Hala ere, minutuak aurrera egin ahala, Zarautz kantxan hobe kokatu da eta neurketa estutzea lortu dute.

Bigarren zatian, bigarren laurdeneko defentsa intentsitatea handitu dute hendaiarrek, baina beste behin, markagailuan gutxi aldendu eta gero, Zarautz neurketara bueltatzea lortu du. Hendaia Basket Ball izan da markagailuan aurretik uneoro, baina Zarauztarrak beti gertu neurketa irabaztetik gertu izan dira. Azkenean, Hendaiarren fisikoa gailendu da eta 8 puntuko abantailarekin bukatu da neurketa (74-66). 

HENDAIA BASKET BALLEK PORROTAREKIN EKIN DIO DENBORALDIARI
Saskibaloia

HENDAIA BASKET BALLEK PORROTAREKIN EKIN DIO DENBORALDIARI

 2020-2021 denboraldi berriko lehen neurketa ofziala jokatu zuten Bonnut taldearen aurka eta 73-85 galdu zuen.

Hendaia Basket Ballek denboraldi...

HIRUGARREN LAGUNARTEKOA ERE IRABAZI DU HENDAIA BASKET BALLEK
Saskibaloia

HIRUGARREN LAGUNARTEKOA ERE IRABAZI DU HENDAIA BASKET BALLEK

Larunbatean Baionaren aurka aritu ziren Indaratzen eta neurketa oso estua joan bazen ere, azken bi minutuetan 82-68 irabaztea lortu zuen Hendaia Basket...

ESTU BAINA BESTE GARAIPEN BAT HENDAIA BASKET BALLENTZAT
Saskibaloia

ESTU BAINA BESTE GARAIPEN BAT HENDAIA BASKET BALLENTZAT

Hendaia Basket Ballek datorren denboraldia prestatzen jarraitzen du eta denboraldi-aurreko hirugarren neurketa jokatu dute, 74-66 mendean hartu dute...

AISE MENDERATU DU HENDAIA BASKET BALLEK ANGLET
Saskibaloia

AISE MENDERATU DU HENDAIA BASKET BALLEK ANGLET

Hendaia Basket Ball taldeko emakumezkoen seniorrak Angleten 36-60 nagusitu ziren. Denboraldi berriari begira, prestaketa neurketa baliagarria izan zen...

29 PUNTUKO ALDEAZ IRABAZI DU HENDAIA BASKET BALLEK
Saskibaloia

29 PUNTUKO ALDEAZ IRABAZI DU HENDAIA BASKET BALLEK

Denboraldi-aurreko neurketa bazen ere, Hendaia Basket Ball gizonezkoen taldea aise gailendu zen Sames taldeari, 84-55. Taldeak aldaketak izan ditu udaran eta...

SALLEKO ERE GARAITU DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

SALLEKO ERE GARAITU DU ERROIBIDEK

Erroibide bolada bikainean dago, Sallekoren aurka errenkadan lortutako laugarren garaipena erdietsi zuten (71-64)

Bigarren itzuli bikaina egiten ari da...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika