GARAIPEN GARRANTZITSUA ERROIBIDERENA
Saskibaloia

GARAIPEN GARRANTZITSUA ERROIBIDERENA

Erroibidek 75-69 irabazi dio San Prudencio talde gasteiztar gogorrari. Lehen hiru laurdenetan neurketa kontrolpean izan eta gero, azken laurdenean neurketa estutu zen, baina sufritzen garaipena erdietsi zuten

Erroibidek neurketa ona jokatu du gaur goizean eta talde gogor baten aurka, jardunaldira bostgarren sailkatu bezala iristen zen San Prudencio taldearen aurka, 75-69 irabazi dute. Ez da garrantzitsua izan garaipena izateagatik soilik, atzetik dituzten taldeek garaipena eskuratu zuten eta gauzak ez zailtzeko ere bai. Neurketaren ondoren, bederatzigarren postuan jarraitzen du talde irundarrak eta datorren astean Tabirako Durangoren aurka jokatuko dute.

Norgehiagokari dagokionez, bizi eta indartsu hasi dute, defentsa bikainarekin saskiratze erosoak lortu dute Sergio Martinen jokalariek. Lehen laurdenean, jaurtiketen portzentaia oso altua izan dute irundarrek era horrek lehen laurdena 22-11 irabaztea lortu dute.

Bigarren laurdenean, San Prundencioko jaurtitzaileak martxan jarri dute euren punteria eta lehen laurdenean baino saskiratze gehiago lortu dituzte. Laurdenaren hasieran gasteiztarrek agindu badute ere, Erroibidek bikain eutsi dio 11 puntuko aldeari eta laurdena 20-19 irabazita, neurketa atsedenaldira 42-30eko abantailarekin iritsi da Erroibide.

Atsedenalditik bueltan, defentsak gailendu dira erasoekiko. Gasteiztarrek irabazi dute laurdena, puntu bakar batengatik, baina aipatzekoa da, laurden honetan, Erroibidek 18 puntuko aldea izan zuela ere markagailuan, baina azkenean hirugarren laurdena 55-44koarekin bukatu da.

Azken laurdenean, San Prudenciok lehen erasoetan asmatu dute eta markagailuan asko hurbildu dira. Erroibideren urduritasuna dexente handitu da eta gasteiztarrek hori baliatu dute puntu batetara gerturatzeko. Baina gauzak okerren zeudenean, Erroibidek garaipena lortzeko gogoak atera dituzte eta azken eraso eta defentsetan asmatuta, 75-69ko emaitza erdietsi zuten.  

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?
Saskibaloia

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?

Erroibidek ezin izan du denboraldiko laugarren garaipena erdietsi, neurketa berdindu batean, Leioako Askartza taldeak 64-69 irabazi du.

Hiru hilabete...

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK

Hiru hilabete geldirik egon ostean, lehiaketa utzi zuten bezala bueltatu dira irundarrak, garaipenarekin alegia. Cafeteria Tartalo Ibaizabelen aurka 71-86 gailendu...

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT
Saskibaloia

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT

Neurketa zail batean, azken laurdenean Erroibidek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du eta sailkapeneko lider berri bezala kokatu da...

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU
Saskibaloia

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU

Ostiralean Hazparneren jaso zuten Irandatzen eta aise 78-59-ko garaipena erdietsi zuten; igandean, bestalde, Merignac 80-56 garaitu zituzten.

Ez ohiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika