HENDAIA BASKET BALLEK PORROTAREKIN EKIN DIO DENBORALDIARI
Saskibaloia

HENDAIA BASKET BALLEK PORROTAREKIN EKIN DIO DENBORALDIARI

 2020-2021 denboraldi berriko lehen neurketa ofziala jokatu zuten Bonnut taldearen aurka eta 73-85 galdu zuen.

Hendaia Basket Ballek denboraldi ofizialeko lehen neurketa jokatu zuen eta Bonnut taldearen aurka 73-85 galdu zuen. Hendaiarrek baja dexente izan zituzten neurketa honetarako; izan ere, Covid-a medio, bi jokalari etxean geratu behar izan ziren. Bonnut taldea, Hendaia Basket Ballen antzera, korrika asko egiten duen talde gaztea da, erreferentzia bezala, duela hiru urteko neurketak zituzten, eta orduan ere galdu egin zuten.

Ordea, neurketa ondo hasi zuten hendaiarrek, zelai osoko presioa ezarri zuten eta horren bidez, lehen minutuetan abantaila hartu zuten markagailuan. Lehen eta bigarren laurdenak oso estu joan ziren eta atsedenaldira bost puntuko aldeaz garaitzen heldu zen Bonnut. Bi taldeak ondo aritu ziren, baina Ortheztarren zonakako defentsak min egin zion Hendaia Basket Balli.

Saskibaloiko neurketa asko hirugarren laurdenetan erabakitzen dira, eta hala izan zen, Hendaiarrek defentsa desberdinak ezarri zituzten, baina, ezin izan zuten Bonnut taldearen jaurtiketen portzentaiak eten. 15 puntuko aldea lortu zuen Bonnutek eta oso zaila jarri zioten Hendaia Basket Balli garaipena lortzeko. Laugarren laurdenean, hendaiarrek bere lana hobetu zuten, 6 puntutara hurbildu ziren, baina Bonnut taldekoek bi saskiratze erdietsi zituzten eta azkenean 73-85eko markagailua ezarri zuten.

Datorren asteburuan Saint Delphinen aurka jokatuko dute, Bordelera joan beharko dira, hala ere, neurketa ez dago ziurtatuta, Saint Delphin taldeko zenbait jokalarik Covidaz kutsatuta egon dira eta ez dakite neurketa jokatuko duten ala ez.   

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?
Saskibaloia

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?

Erroibidek ezin izan du denboraldiko laugarren garaipena erdietsi, neurketa berdindu batean, Leioako Askartza taldeak 64-69 irabazi du.

Hiru hilabete...

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK

Hiru hilabete geldirik egon ostean, lehiaketa utzi zuten bezala bueltatu dira irundarrak, garaipenarekin alegia. Cafeteria Tartalo Ibaizabelen aurka 71-86 gailendu...

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT
Saskibaloia

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT

Neurketa zail batean, azken laurdenean Erroibidek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du eta sailkapeneko lider berri bezala kokatu da...

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU
Saskibaloia

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU

Ostiralean Hazparneren jaso zuten Irandatzen eta aise 78-59-ko garaipena erdietsi zuten; igandean, bestalde, Merignac 80-56 garaitu zituzten.

Ez ohiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika