HIRUGARREN GARAIPENA ETA BATAZ BESTEKOA ALDE
Saskibaloia

HIRUGARREN GARAIPENA ETA BATAZ BESTEKOA ALDE

 Talde irundarrak Durangoko Tabirako taldea jaso zuen eta neurketa osoan zehar irabazten joan ondoren, 76-64 irabazi zuten 

Igandekoa zuzeneko partidua zuen Erroibidek. Tabirako atzetik du sailkapenean eta garaipenaren bitartez, bi partiduko aldea eskuratu dute. Hori gutxi balitz, joanekoan hamar punturengatik galdu zuen talde irundarrak eta atzo 12 punturen aldeagatik irabazi eta gero, bataz besteko alde du ere Erroibidek. Hau da, sasoiko azken jardunaldian bi taldeek puntu berdinekin bukatuko balute, irundarrak aurretik izango lirateke.

Neurketari dagokionez, azken jardunaldien antzera oso kontzentratuta irten ziren Sergio Martinen mutilak. 11-4 aurretik jarri ziren lehen bost minutuetan eta Tabirakoren entrenatzaileak hutsartea eskatzera behartu zuten. Baina Tabirako inoiz amore ematen ez duen taldea da, eta erasoko erritmo bortitz baten bidez markagailuan lau puntutara hurbildu ziren. Lehen laurdena 18-14 bukatu zen irundarren alde.

Bigarren laurdena bide beretik jarraitu zuen, Erroibidek aldaketa batzuk egin zituen hasierako bostekoari atsedena emateko, baina erasoan zein defentsan oso sendo mantendu ziren. Baloia bikain mugituz saskiratze errazak lortzen zituzten eta bigarren laurdenean irundarrak nagusi izan ziren. Atsedenaldira 34-27ko emaitzarekin iritsi zen.

Bazirudien partidua kontrolpean zuela Erroibidek, baina lehen esan bezala, Tabirako menderatzea beti zaila izaten da eta durangotarrek hiru hiruko jarraian gauzatu eta gero, markagailuan aurretik jartzea lortu zuten 39-40. Baina Erroibidek bere neurketa egiten jarraitu zuen eta partzial bikain baten ostean hirugarren laurdena irabaztea ere lortu zuten. Laurden baten faltan, markagailuak 58-46 adierazten zuen.

Hamabi puntuko errentarekin hasi zuten azken laurdena eta bukatu ere. Partidua hasi zenean, irundarren bi helburu zituzten, garaipena lortzea eta Tabirakorekin zuten bataz bestekoan aurretik egotea, eta amaieran 76-64ko markagailuaren bidez, bi helburuak bete zituzten.

Garaipen garrantzitsua eta sendoa igandekoa eta irundarrak gora begira jarraitzen dute. Seigarren sailkatuak dira gaur egun, datorren astean beste neurketa garrantzitsu bat izango dute Ibaizabal taldearen aurka. Galdakaon jokatuko dute eta irabaztekotan, goiko postuetan dauden taldeei presio handia sartuko lekiokete playoffak lehiatzeko helburuan.  

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?
Saskibaloia

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?

Erroibidek ezin izan du denboraldiko laugarren garaipena erdietsi, neurketa berdindu batean, Leioako Askartza taldeak 64-69 irabazi du.

Hiru hilabete...

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK

Hiru hilabete geldirik egon ostean, lehiaketa utzi zuten bezala bueltatu dira irundarrak, garaipenarekin alegia. Cafeteria Tartalo Ibaizabelen aurka 71-86 gailendu...

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT
Saskibaloia

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT

Neurketa zail batean, azken laurdenean Erroibidek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du eta sailkapeneko lider berri bezala kokatu da...

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU
Saskibaloia

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU

Ostiralean Hazparneren jaso zuten Irandatzen eta aise 78-59-ko garaipena erdietsi zuten; igandean, bestalde, Merignac 80-56 garaitu zituzten.

Ez ohiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika