INDARTSU HASI DU LEKAENEAK DENBORALDIA
Mahai Tenisa

INDARTSU HASI DU LEKAENEAK DENBORALDIA

Mahai Teniseko Espainiako Ligako lehen jardundaldian irabazteko aukerarik eman gabe, 4-0 gailendu ziren San Sebastian de los Reyes taldeari Sonia Etxazarreta Kirol Gunean

Duela aste batzuk Champions Leaguean estreinatu ondoren, aurreko asteburuan Lekaenea Mahai Tenis taldeko gizonezkoek Sonia Etxazarreta Kirol Gunean Ligako hasierako lehen jardunaldia jokatu zuten.

San Sebastian de los Reyesen aurka aritu ziren larunbatean eta Endika Diez, Hampus Soderlund eta Lekaeneako kamiseta lehen aldiz janzten zuen Taras Merzlikin zelairatu jokatu zuten. Hampus Soderldund suediarrak Rafael Casaresen aurka hasi zuen lehiaketa eta 3-0 irabazi eta gero, eguneko lehen puntua eskuratu zuen. Hauxe izan zen jokorik lehiatuna, izan ere, Merzlikinek oso arerio gogorra izan zuen aurrean. Bi aldiz aurreratu zen etxeko taldeko jokalariak, baina Petr Fedotov birritan berdindu zuen markagailua. Azkenean, azken setean Lekaeneako jokalaria gehaigo izan zen eta 2-0ekoa jarri zuen markagailuan.

Endika Diezek ere bostgarren setean ere lortu zuen hirugarren puntua. Vladislav Ursuren aurka jokatu zuen eta markagailua irauli behar izan zuen garaipena eskuratzeko. 1-2 aurreratu zen San Sebastian de los Reyeseko jokalaria, baina bi set jarraian irabazita hirugarren puntua erdietsi zuen. Merzlikinek lortu zuen 4-0ekoa osatzeko azken puntua, lau setetan Casares garaitu zuen eta 4-0ekoarekin Lekaenea sailkapeneko lehen líder bezala kokatu zuen. 

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN
Mahai Tenisa

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN

Hirugarrenez jarraian, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Champions League txapelketa jokatu du.

Lekaenea Mahai Tenis taldea Champions...

JARDUNALDI GAZI GOZOA
Mahai Tenisa

JARDUNALDI GAZI GOZOA

Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeak lehen faseko azken neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoen taldeak garaipena erdietsi zuen; gizonezkoenak, ostera, porrota...

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA
Mahai Tenisa

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA

Lakenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak sailkapenean aurrera egiteko puntu baliotsua eskuratu zuen Girbau Vic liderraren aurka. Gizonezkoek galdu eta hirugarren...

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA
Mahai Tenisa

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA

Espainiako Ohorezko Mailako emakumezkoen kontzentrazio-jardunaldia jaso du Irungo Sonia Etxazarreta kirol-zentroak. Lekaenea Mahai Tenisek Jaenen aurka berdindu eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika