07 Abe, 2020
Hondarribiko Ama Guadalupekoa Judo Klubean aritzen den Maialen Ramosek, asteburuan Madrilgo Barajas hirian jokatu den Espainiako txapelketan, brontzezko domina eskuratu du 70kilo azpikoen kategorian.
Eskualdeko kirolariek garai zailenetan ere dominak ekartzen jarraitzen dituzte gurera. Azkena, Maialen Ramos hondarribitarra izan da, Judoko Espainiako Senior Txapelketan brontzezko domina eskuratu duena. Ramosek eskuratzen duen domina ez bada ere, aurretik Junior mailan Espainiako Txapeldun bilakatu zen, Senior mailan lortzen duen bigarren brontzezko domina da. Emaitza honen bitartez, aurreko urteak eskuratu zuen emaitza bera errepikatzen du Ramosek.
Ama Guadalupekoa Judo klubeko Iker Otegik ere parte hartu zuen asteburuko lehian. Otegik, berriz, ez zuen bere kidearen emaitza berdindu. Txapelketan zehar arazo gehiago izan zituen beren arerioak gainditzeko eta ezin izan zuen txapelketako koadro amaierara iritsi.
Zizurren jokatu zuten II Anagan Kopako bigarren fasea eta bi jardunaldietan garaipenak eskuratu zituen Irungo klubak
Euskadiko Hipika Federazioak...
Azken bi asteburuetan Tenis Badia klubean ari den Roblesek bi garaipen eskuratu ditu, Jolasetan eta Oberenan jokatutako Alebin mailako Openean
Tenis...
Lehiaketa hirugarren kategoriakoa da eta Irundik 40 bat zaldizkok eta amazonak hartuko dute parte
Euskadiko Hipika Federazioak lau egoitzatan antolatzen du...