224 domina eskuratu dituzte Bidasoa XXIeko igerilariek Probintziako Txapelketan

2025/06/17
Garaitezinak izan dira Bidasoa XXIeko kimu eta haurren mailako igerilariak Probintziako Txapelketan. Guztira, 224 domina poltsikoratu dituzte, horietatik 96 urrezkoak izan direnak. Taldekako sailkapenean, nagusitu ziren inongo aurkaririk gabe.
224 domina eskuratu dituzte Bidasoa XXIeko igerilariek Probintziako Txapelketan

Bidasoa XXeko kimu eta haurren kategoriako igerilariak Probintziako Txapelketan nagusi izan dira, guztira 224 domina eskuratuz, klubaren errekorra dena. Horietatik, 96 urrezko dominak izan dira. Nagusitasuna erabatekoa izan zen taldekako sailkapen guztietan, kasu batzuetan alde handiarekin. Nagusitasunaren erakusgarri izan zen txapelketako errelebo guztietan garaipena lortu zela.

Banaka, bere minimo nazionalen zerrendan proba berriak gehitzea lortu zuten igerilari dezentez gain, Uma Gonjarren marka nabarmendu behar da. Izan ere,  alebinaren zerrendan sartzea lortu zuen. Honez gain, infantilek 4x100L erreleboko minimoa ere lortu zuten. Era berean, Klubeko erekor berriak ere goraipatu behar dira: Jon Txapartegi 14 urteko 200b, Ekiñe Cabanes 14 urteko 50 m, Eider Emazabel 14 urteko 100m, Uma Gonjar 13 urteko 50 m eta erreleboak Emakumezko kimuen 3 erreleboak, eta emakumezko haurren 4x100L