Alex Mozas: “Nekatuak gaude, baina baliabideak ditugu eta irabazteko gogoz gaude”
Plenitude ASOBAL Ligako aurtengo denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du Irudek Bidasoa Irunek asteburuan, Artalekun jokatuko den azkena. Horretarako, Logroño hartuko du etxean, igandean (maiatzaren 25ean), 18:00etan. Bigarren itzuliko talderik onena izanda, neurketa borrokatua eta gogorra espero dute horiek eta nekatuak badaude ere, motibazio berezia dute irabazteko. Izan ere, bi puntu gehiagorekin, Ligako txapeldunordetza eskuan izanen luke taldeak.
Bidasoak eta Logroñok Plenitude ASOBAL Ligako txapeldunordetza dute begi bistan. Bien helburua izanen da azken neurketa hauetan hori lortzea, nahiz eta talde irundarrak eskurago duen momentuz helburua. Horregatik beragatik, Alex Mozas entrenatzaileak dio igandeko partidua garrantzitsua izanen dela. Bertan irabaztea ez da erraza izanen, izan ere, “bigarren itzuliko talderik onena da” aurkaria eta partidu ona egin beharko du Bidasoak garaipena eskuratu ahal izateko.
Nekea ere nabaria da denboraldiko azken txanpa honetan: “Nekatuak gaude, baina ez dugu amore emanen. Baliabideak ditugu eta irabazteko gogoz gaude. Aste honetan ongi entrenatu dugu, dena emanez, eta jokalariak motibaturik daude Europako helburua berriz ere lortzeko, baita txapeldunordetzan ere, bigarren urtez segidan”. Helburu horiek guztiak lortzeko, igandean garaipena eskuratu beharra dago eta hori lortzeko gakoak ere eman ditu Mozasek: “Lehen itzuliko partiduaren antzekoa izanen da. Eurek erdilariak desorekatu nahiko dituzte eta guk joko zuzen hori ongi kefenditu behar dugu. Beren jokoa geldiarazi behar dugu, bai erasoan bai defentsan ere. Xoan Ledok bigarren itzuli oso ona egin du eta partiduan sartzea eragotzi behar diogu”.
Pedro Pacheco galdu du Bidasoak azken bi partidu hauetarako, baina Theodoros Boskos berreskuratu du iganderako. Honek guztiak erakusten du Bidasoa prest dagoela garaipena eskuratzeko eta erritmo altua ezartzeko, horrek emanen batido taldeari bi puntuak eskuratzeko guztia.