Bidasoa XXI Klubak 136 domina eskuratu zituen Azken Portun ospatutako Gipuzkoako Txapelketan
2026/02/05
Azken Portun ospatu zen, pasa den asteburuan, igeriketako Gipuzkoako Txapelketa hainbat kategoria desberdinetan. Etxekoek erabateko nagusitasuna erakutsi zuten bertan, maila anitzetan gailenduz eta guztira, 136 domina poltsikoratuz.
Gipuzkoako igeriketa txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Azken Portun. Bidasoa XXI Klubeko igerilariek maila bikaina erakutsi zuten bertan, erabateko nagusitasuna ere edukiz. Guztira, maila desberdinetan, 136 domina poltsikoratu zituzten etxekoek Gipuzkoako txapeldun ugari bilduz.
Maila absolutuan hauek izan ziren Gipuzkoako txapeldun berriak: Adriana Garcia 100B, Asier Iguiñiz 400L, Ekain Francisco 400X, Gaizka Rodriguez 50M eta 50L, Ibai Isasa 200L, Jon Arruabarrena 1500L, Katixa Barros 800L, Maite Iguiñiz 400X, Oier Eizaguirre 100E eta 200E eta Pablo Cerro 800L. Gainera, bortz garaipen egon ziren erreleboetan ere.
Junior mailan berriz, hauek izan ziren garaileak, denak etxekoak ere: Adriana Garcia 100B, Ekain Francisco 400L, 200L eta 400X, Jon Arruabarrena 1500L, Jurdan Gonzalez 100L, Maialen Fernandez 200M, Maria Etxabe 200L, Oier Eizaguirre 200E, 200B, 200X eta 100E, Oihan Cabanes 100M eta Pablo Cerro 800L. Gainera, erreleboetan erabateko garaipena lortu zen, sei tituluekin.
Haurren mailan ere txapeldun ugari izan ziren Bidasoa XXI klubean: Alain Arretxe 200X, Eider Emazabel 400X, Eider Garcia De Cortazar 1500L, Ekiñe Cabanes 50E, Esteban Nazabal 200E, Jon Txapartegi 400L, 800L, 1500L, Katixa Barros 800L, Kemen Zubizarreta 50E, Markel Sanchez 100X, Uxue Aguirre 100E eta Xarma Beraiz 200X. Erreleboetan ere bortz garaipen lortu ziren.
Gizonezkoen taldekako sailkapenean titulua Bidasoa XXIek lortu zuen, 2105.5 punturekin, 1064 puntu lortu zituen Tolosaren aitzinetik. Emakumezkoetan berriz, 2000.5 puntu lortu zituen Bidasoa XXIek eta bigarren, berriz ere, eta Tolosa izan zen, 1178 punturekin. Bateratuan Bidasoa XXIek 4106 puntu lortu zituen, Tolosaldeak aldiz 2242.
Asteburuko gainontzeko emaitzak
Bertzalde, Gasteizen, baina asteburu berean, Udane Ayestaranek 100 tximeleta modalitateko 16 urtez azpiko Klubaren Errekorra hobetu zuen. Lehiaketa berean Asier Iguiñizek 200M eta 100E eta Ion Mugikak 50E eta 100L-ko garaipena lortu zuten.