Bidasoa XXI Klubeko igerilariek 46 domina poltsikoratu zituzten guztira Euskal Herriko Txapelketan
2026/02/25
Espainiako Txapelketen gertutasunagatik baldintzatuta parte hartu zuten Irungo klubeko igerilariek Euskal Herrikoan. Hala ere, maila bikaina eman eta 46 domina poltsikoratu zituzten kirolariek, neguko txapelketa autonomikoan lau titulu absolutu eta hamar junior eskuratuz.
Ia beti bezala, Euskal Herriko Txapelketak Espainiako Txapelketen gertutasunarengatik baldintzatuta egon ziren. Ondorioz, Bidasoako aukera nagusietako anitz ez zeuden bere sasoian edo ohiko programatik urrun zegoen programa batean parte hartu zuten. Dena den, neguko txapelketa autonomiko lau titulu absolutu eta hamar junior utzi ditu Bidasoa XXI klubean.
Hauek izan ziren Euskal Herriko txapeldun absolutu berriak: Maite Iguiñiz 50B eta 100B, Asier Iguiñiz 200X eta 4x100X errelebo mixtoa. Kategoria absolutuan, gainera, zilarrezko zilarrezko domina eta brontzezko zortzi domina lortu zituzten. Aipagarria da Maite Iguiñiz bere proba guztietan podiumera igo zela, 400Xn zilarra eta 200Xn brontzea lortuta.
Junior kategoriak ere arrakasta asko ekarri zituen: urrezko hamar domina, zilarrezko bederatzi eta brontzezko zazpi. Hauek izan ziren txapeldun berriak: Udane Ayestaran 50L, 100L, 50M eta 100M, Ekain Francisco 200L, 400L eta 100M, Irune Ausan 200L, Jon Arruabarrena 1500L eta Pablo Cerro 400L.
Azpimarratzekoa da, baita ere, Reka Kocsis, Udane Ayestaran, Maddi Fernandez eta Maria Etxabek osatutako 4x200L-ko errelebo taldeak Junior Klubeko Errekor berria ezarri zuela 8.59.73ko denborarekin.