Bidasoa XXIeko igerilariek txapelketa arrakastatsua osatu dute Tarbesen

2026/05/06
Bidasoa XXIeko igerilariek partehartze ezin hobea izan dute Tarbesen jokatutako Nazioarteko Topaketan. Federazioaren eta klubaren beraren ordezkaritzen artean banatutako talde zabalak 21 garaipen lortu ditu guztira. Emaitza indibidualei dagokienez, Illes Kocsisek hamahiru urtekoen 50 metro libreetako klubeko errekor berria ezarri du, aitzinetik Unax Corchonen esku zegoen denbora gaindituz.
Bidasoa XXIeko igerilariek txapelketa arrakastatsua osatu dute Tarbesen
Senior eta absolutu mailan, taldeko kirolariak gailendu dira hainbat probatan, hala nola Maite Iguiñiz 50 metro bularrean, Udane Ayestaran 200 metro tximeletan, Pablo Cerro 400 metro libreetan, eta Asier Iguiñiz 200 metro libreetan, 50 metro bularrean nahiz 200 metro estiloetan. Kategoria horretan bertan, Ion Mugikak ere lehen postua eskuratu du 50, 100 eta 200 metro bizkarreko probetan. Horrez gain, Udane Ayestaranek bere bigarren garaipena erdietsi du junior mailako 100 metro tximeleta proban. Haurren kategorian berriz, Uxue Aguirrek 50 metro bularrean eta Xarma Beraizek 50 metro bizkarrean lortu dute garaipena. Maila bereko mutiletan, Markel Sanchezek 50 eta 100 metro bularreko probak irabazi ditu, eta Jon Txapartegik 50 metro bizkarrekoan lehen postua eskuratu du. Azkenik, alebinen kategorian aipatu behar da errekorra lortu duen Illes Kocsisek 50 metro libreak eta 100 metro bizkarreko probak menderatu dituela. Kategoria horretan garaipen zerrenda biribildu dute Uma Gonjarrek, 50 nahiz 100 metro libreetan eta 50 metro bizkarrean irabazita, eta Alba Montotok, 50 metro tximeleta proban nagusituta.