Irudek Bidasoa Irunek Recoletas Atletico Valladoliden kontrako lagunartekoan garaipena eskuratu du

2026/01/19
Alex Mozasen taldeak 33-29ko markagailuarekin irabazi zuen Valladolideko taldearen kontra. Erritmo biziarekin kantxaratu zen etxeko taldea eta aurkariak itxura ona eman bazuen ere, irundarrek abantaila eskuratu eta euren alde jarri zuten partidua. Prestaketa ona izan da lagunartekoa horiek aste honetan izanen duten hitzorduari begira. Izan ere, Bidasoak Zarautzen kontra jokatuko du Euskal Kopako finala, asteazkenean Zumarragan.
Irudek Bidasoa Irunek Recoletas Atletico Valladoliden kontrako lagunartekoan garaipena eskuratu du
Irudek Bidasoa Irun 33
29 Recoletas Atletico Valladolid

IRUDEK Bidasoa Irunek 33-29 irabazi zion Recoletas Atlético Valladolidi, pasa den larunbatean Artalekun jokatutako lagunarteko partiduan. Otsailean hasiko den ASOBAL Ligari eta Europako Txapelketari begira prestaketa lanak bide onean daramatza talde irundarrak eta gazteei minutuak emateko ere aprobetxatu zuen hitzordua.

Erritmo bizia eta neguko denboraldi-aurreko berezko errotazioak izan zituen neurketak. Bidasoak ekimena izan zuen partidaren zati handi batean, erasoan sendotasuna erakutsiz eta une erabakigarrietan aukerak aprobetxatuz. Valladolidek, bere aldetik, irudi ona eman zuen, intentsitate handiz lehiatu baitzen eta markagailuan gertu mantendu ahal izan zen neurketako hainbat fasetan. Hala ere, atsedenaldirako 5 goleko aldea zuten etxekoek (17-12) eta ia erabakita utzi zuten emaitza. Bigarren zatian lan on hori berretsi bertzerik ez zuten egin eta horrela, 33-29ko behin-betiko emaitzarekin bukatu zen lagunartekoa. 

Emaitzaz harago, norgehiagokak automatismoak fintzen jarraitzeko balio izan zion Alex Mozasen taldeari eta jokalarien artean minutuak banatzeko, gazteei arreta berezia eskainiz. Artalekuko zaleek gol askoko eta neurketa dinamikoaz gozatu ahal izan zuten bertan, otsaileko lehiaren esperoan. Horren aitzinetik ordea, bertze bi hitzordu izanen ditu Bidasoa, horietako lehena asteazken honetan, urtarrilaren 21ean. Talde horiak Euskal Kopako finala jokatuko du Zumarragan, Zarautzen kontra, 19:30ean.