Kiroletik - Bidasoa XXI: Irune Ausan, Nora del Rio eta Maialen Fernandez
2026/05/20
Irune Ausan, Nora del Rio eta Maialen Fernandezen Bidasoa XXI klubeko igerilariak dira eta denboraldi hasieran markatutako erronkei jarraiki, gogor entrenatzen ari dira denboraldi amaieran. Junior mailako igerilari hauek euren egunerokoa igerilekuko hormen artean igarotzen dute, esfortzua eta pasioa uztartuz. Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, denboraldiaren une erabakigarrian aurkitzen dira, helburu berriak begiz jota eta orain arte egindako lanaren balantzea egiteko prest.