Kiroletik - Lur Alai Squash Kluba

2026/01/21

Lur Alai Squash Klubak txapelketen antolaketa eta squash kirola ezagutarazteko ahalegin etengabean igarotzen du urtea. Iaz 80 federatu inguru izan zituzten klubean eta 2026a kopuru berari eusteko helburuarekin hasi dute. Gainera, gazte eta emakumeak ere kirolean eroso ibili daitezen ari dira lanean, posible duten heinean haiei lehentasuna emanez. Gorka Arretxe klubeko arduradunak urte berrirako helburuak errepasatu ditu.