Kiroletik - Saioa Huarte

2026/09/02
Saioa Huarte irundarra Hondarribiko HS2 Surf Eskolako kidea da. Pasa den ekainean Espainiako txapeldun bilakatu zen Parasurfingeko Stand 1 kategorian, Gran Kanarian ospatutako txapelketan. Irundarra Stand 1d kategorian lehiatzen da, ezkerreko profil osoan duen paralisiak burutik oineraino eragiten baitio, baina horrek ez dio eragozten taula gainean gozatzea. Huartek bere lehen lehiaketa ofizialaren osteko sentipenez hitz egin digu.