Real Union Rocak berdinketa batekin borobildu zuen denboraldia

2025/05/27
Talde txuribeltzak Elgoibarrek kontra bana berdinduta bukatu zuen denboraldiko azken partidua. 0-1ekoarekin galtzen hasi zuen bigarren zatia, baina neurketaren azken minutuan emaitza berdintzeko aukera aprobetxatu zuen eta puntu bat gehiago batu zuen sailkapenera.
Real Union Rocak berdinketa batekin borobildu zuen denboraldia
Real Union Roca 1
1 Elgoibar CD

Real Union Roca: Oihan Fernández; Ander Fernández, Ayoub El Hammami, Fermín Corvo, Iñigo Elizechea; Manu Pinillos, Nicolás Chouza (71′, Enatz Arruabarrena); Xabier Garzón (65′, Adrien García), Jon Ortiz (65′, Aitor Echeverría), Mustapha Hussaini Muhammad (65′, Asier Unsain); Beñat Palenzuela.

Elgoibar CD: Carlos Didier Mosquera; Iker Izaguirre, Gorka Muguerza, Jacint Arrizabalaga, Gorka Guridi (65′, Eñaut Igartua), Julen Guillo, Ibon Macazaga, Danel Soutullo, Inar Odriozola (57′, Ibon Alonso), Julen Oteo (75′, Markel Larrañaga), Ander Bizkarguenaga (82′, Ibon Viña).

Golak: 0-1, Gorka Guridi (47′). 1-1, Enaitz Arruabarrena (90′).

Epailea: Álex Urdangarín Larrañaga. Txartel horiak Real Union Rocako Beñat Palenzuelari (68′), eta Elgoibar C.D.ko Didier Mosquerari (17′), Jacint Arrizabalagari (49′) eta Julen Oteori (70′).

Real Union Rocak bana berdindu zuen Elgoibarrekin denboraldiko azken jardunaldian. Markagailuan gibeletik jarri bazen ere, neurketaren azken minutuan emaitza berdintzea lortu zuen talde txuribeltzak eta puntuak banatu zituen aurkariarekin honela. Denboraldia bukatuta, sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da Carlos Garciaren taldea, 62 punturekin guztira.

Golik gabeko lehen zatia jokatu zuten bi taldeek. Bigarren zatian berriz, bertze intentsitate bat erakutsi zuten jokoan eta berehala lortu zuen Elgoibarrek aitzinetik jartzea. Gorka Guridik lortu zuen gola eta 0-1ekoa ezarri zuen euren alde. Real Union Roca berdinketaren bila joan zen bukaera bitarte eta, hain zuzen ere, azken minutuan lortu zuen emaitza berdintzea, Ohorezko Jubenil mailako jokalaria den Enaitz Arruabarrenaren golari esker. 

Berdinketa honekin, denboraldia bukatutzat eman du Real Union Rocak, hirugarren sailkatua izanda, 62 punturekin guztira. 17 partidu irabazi dituzte guztira, 11 berdindu eta 6 galdu. 

Heldu den denboraldiari begira, aldaketak izanen ditu taldeak gainera, Carlos Garcia entrenatzaileak ez baitu taldearkein lanean segituko. Teknikaria 2022ko martxoan ailegatu zen Real Unionen bigarren taldera. Bere bigarren etapa zen hura taldearekin, Mariño, Lengokoak K.E., Martutene K.E. eta Pasaia K.E. taldeetatik pasatu ondotik. Bigarren etapa honetan, Roca Ohorezko Erregional Mailara igotzea lortu zuen, kategorian sendotzea, eta azken jardunaldietara arte igotzeko lehian egotea. Real Union Clubak bere profesionaltasuna eskertu nahi izan dio garciari eta zorte ona opa etorkizuneko proiektu profesional eta pertsonaletan. 

Ander Fernandez jokalariak egin du azken partiduaren balorazioa.