Real Unionek bertze berdinketa bat erdietsi du asteburu honetan Extremaduraren kontra

2026/10/19
Talde txuribeltzak 2-2ko markagailua erdietsi zuen etxetik kanpo. Aitzinetik jarri zen lehen zatian eta bigarrena ere garaipena poltsikoan zuela hasi zuen. Hor ailegatu ziren neurketari buelta eman zioten jokaldiak. Extremadurak aukerak sortu eta ongi aprobetxatu zituen emaitza berdindu eta jardunaldiko puntuak ere banatzeko.
Real Unionek bertze berdinketa bat erdietsi du asteburu honetan Extremaduraren kontra
CD Extremadura 2
2 Real Union Club
Real Unionek 2-2ko berdinketa erdietsi zuen, pasa den larunbatean, Extremaduraren kontra. Talde txuribeltza aitzinetik jarri zen markagailuan, lehen zatiaren bukaeran bi goleko abantaila zuelarik. Bigarren zatian ordea, etxekoek ideia garbiarekin zelairatu ziren eta aukerak sortzen hasi ziren, horietako bitan asmatuz eta emaitza berdinduz. Azkenean, jardunaldiko puntuak banatu behar izan zituzten. Bukaera arte sufritu zuen Real Unionek asteburuko Extremaduraren kontrako partiduan. Hasieratik erritmo handiz eta nagusitasunez jokatu zuen taldeak eta horrela, lortu zituen lehen zatian bi golak, 0-2koa lortzeko. Lehena, partiduaren lehen ordu erdia ailegatzear zegoela sartu zuten, Aitor Galarzaren eskutik. Honen ondotik, etxekoak kontraerasoan saiatu ziren emaitza berdintzen, baina ez zuten lortu. Atsedenaldira bidean berriz, txuribeltzek lortu zuten abantaila handitzea, Ekain Azkunek ezkerrez egindako jaurtiketa baten ondorioz. Bigarren zatian lehenean lortutakoa errematatzea zuen Real Unionek helburu. Hirugarren gola sartzeko aukera ere sortu zuen, baina atezainak ongi gelditu zuen saiakera. Honen ondotik, Extremadurak partiduaren kontrola bereganatlu zuen eta lehen gola sartzea lortu zuen, 65. minutuan, bisitariek lortutako errenta murriztuz. Irungo taldean zalantzan hasi ziren orduan, nahiz eta oraindik dinamika onean zeudela sinetsi. Etxekoek ordea, golak emandako indarra aprobetxatuz, bigarrean lortzeko saiakera egin zuten eta arrakasta izan zuten, 2-2koa ezartzeko gai izan baitziren azkenean. Hamar minutu gelditzen ziren orduan, partidua bukatzeko, eta bi taldeak lehiakor aritu ziren garaipenaren bila. Extremadurak hirugarren aldiz sartu zuen baloia sare barrura, baina epaileek jokaldia berrikustea erabaki zuten eta azkenean, baliogabetuta gelditu zen. Horrela, 2-2ko behin-betiko emaitzarekin bukatu zen jardunaldia, puntuak ere banatuz. Heldu den asteburuan, ortziralarekin jokatuko du Real Unionek, urriaren 23an. Real Unionek etxean jasoko du orduan, CD Lugo, 19:00etan.