Soan Ruesche (Nantes Atlantique) izan zen junior mailako Pirinioetako Klasikoko garailea
2025/05/12
Junior mailako 2025eko Pirinioetako Klasikoa ospatu zen atzo goizean, Hazparne eta Izarberen artean. Behe lainoa izan zen nagusi proban zehar, baina horrek ez zuen eragotzi aitzinera egiteak. Zenbait ihesaldi saiakera izan ziren ibilbidean zehar, baina azken kilometroetan, Eñaut Urkaegi Sanz (Garaje Tolosa) izan zen momentu egokian aitzinera egin zuen txirrindularia. Edonola ere, gibeletik heldu zen Soan Rueschek (Nantes Atlantique) lortu zuen Urkaegirekin bat egitea eta hau ere atzean uztea. Horrela, helmugara bakarrik ailegatuta, Ruesche izan zen Pirinioetako Klasikoaren garailea, bigarren berriz Urkaegi. Txirrindulariak hedabideko laburpen-bideoa duzue ikusgai.