Unai Amiano 4 1/2 B Serieko txapeldunorde
Irungo Uranzu frontoia jendez lepo bete zen pasa den larunbatean, azaroaren 8an, Beñat Senar eta Unai Amianoren arteko finalaz gozatzera. 4 1/2 B Serieko finala jokatu zen bertan eta Senarrek lortu zuen txapela bereganatzea, Amiano 22-15eko markagailuarekin garaituz. Irundarrak ezin izan zuen deus egin ataundarraren kontra, baina historia eginda bukatu zuen profesional gisa lehiatutako lehen txapelketa. Izan ere, pilotari irundar bakar batek ere ez du azken 100 urteetan final bat jokatu. Irundarrak bada, hori lortu du dagoeneko, bere profesional ibilbidea hasi eta bi hilatebe baino gutiagoan.
231 pilotakadan osatu zuten partida, 44 minutuz luzatu zena. Senarrek (gorriz) 14 tanto egin zituen eta hiru galdu. Amianok berriz, urdinez, 12 tanto egin zituen eta 8 galdu. Lehen partidan, Elordik eta Gaskuek 22-10 irabazi zuten Laso eta Ugartemendiaren kontra.